Nano (argipena)
Nano hitzak adiera zenbait ditu, gehienetan grezierazko νᾶνος, nânos, hitzetik eratorrita, ñimiñoa edo oso txikia den zerbait adierazteko:
- medikuntzan, nanoa, anomalia genetiko, gabezia nutrizional edo arazo hormonal edo ortopedikoengatik ohi baino nabarmen txikiagoa den pertsona;
- zoologian, bere espezie edo generoan txikiagoak diren azpiespezie edo espeize batzuei ematen zaien izenondoa (adibidez, elefante nanoa);
- astronomian, izar nanoa (nano zuri, nano gorri eta nano horia);
- mitologian eta fikzioan, nanoak eta ipotxak, tamaina txikiko izaki batzuei ematen zaien izen generikoa (iratxoak, gnomoak, ...);
- Nazioarteko Unitate Sisteman, nano aurrizkia, unitate bati atxikia 10-9 faktorea izendatzeko (adibidez, nanosegundo).
- zerbait oso txikia dela adierazteko aurrizkia (adibidez, nanoteknologia).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.