Nankaiko itsas hobia
Nankaiko itsas hobia (japonieraz: 南海トラフ, Nankai Torafu) itsas-hobi bat da, Japoniako Honshu uharteko Nankaidō eskualdean, kostatik kanpora 900 bat kilometroko distantziara hedatzen dena. Bere azpiko faila, Nankaiko faila, Nakaiko megabultzada lurrikaren arduraduna da. Itsas-hobia hidrokarburo garrantzitsuen hobia izan liteke, batez ere metano klatratoarena.
Nankaiko itsas hobia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | undersea trough (en) |
Eponimoa | Nankaidō (en) |
Geografia | |
Plaken tektonikan, Nankaiko itsas hobia Filipinetako plaka Eurasiar plakaren azpian jasaten duen subdukzioaren ondorio da. Itsas-hobi hau fosa sakona izango litzateke, ez balu jasoko sedimentu kopuru hain handia. Sedimentu horiek akrezio-prisma osatzen dute. Itsas-hobiaren iparraldeko aldera Surugako itsas hobia izena ematen zaio eta, ekialdekoari Sagamiko itsas-hobia. Japoniako Batezbesteko Lerro Tektonikoarekiko paraleloa da.