Nanjing

Nanjing[1] —lehen Nankin[1]— (txinera sinplifikatuz 南京, pinyinez Nánjīng) Jiangsuko probintzian kokatua. Guztira, 7.500.000 biztanle inguru dauzka eta 6.598 kilometro karratuko azalera.

Nanjing
南京
hiriburua
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaJiangsu
AlkateaLan Shaomin (en) Itzuli
Izen ofiziala南京市
Jatorrizko izena南京
Posta kodea210000–213000
HerriburuaXuanwu Barrutia
Geografia
Koordenatuak32°03′39″N 118°46′44″E
Map
Azalera6587.02 km²
Altuera15 m
MugakideakChuzhou, Zhenjiang, Changzhou, Yangzhou, Ma'anshan eta Xuancheng
Demografia
Biztanleria9.314.685 (2020)
1.126.885 (2013)
Dentsitatea1.414,1 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. 495
Telefono aurrizkia025
Ordu eremuaUTC+08:00
Hiri senidetuakLeipzig, Florentzia, Nagoia, Dallas, Daejeon, Saint Louis, Malacca (en) Itzuli, City of Perth (en) Itzuli, Limassol Municipality (en) Itzuli, London, York, Windhoek, Mahiliou, Mexicali, Houston, Senako Gainak, Alsazia, Eindhoven, Dietfurt an der Altmühl, Bloemfontein, Barranquilla, Bandar Seri Begawan eta Durango
Matrikula苏A
nanjing.gov.cn

Real Sociedad futbol taldearen babeslea izan zen Qbao.com enpresa txinatarraren egoitza Nanjing hirian dago.[2]

Inguru naturala eta kokapena

Xuan Wu lakuaren ikuspegia.

Nanjing hiria, Txinako garapen ekonomiko handiena duen gunean dago, Yangtze ibaiaren deltan. Yangtze ibaia bera, hiriaren mendebaldetik igarotzen da, eta Ningzhen mendizerrak iparralde, ekialde eta hiriaren hego-ekialdea mugatzen ditu. Nanjing Shanghaitik 300 kilometrora eta Txinako hiriburu den Beijingetik 1.200 kilometrora.

Azpiprobintzia mailako Nanjing hiriaren mugakideak honakoak dira: Anhui probintzia iparraldean, Yangzhou ekialdean Yangtze ibaiaren iparraldeko aldean eta Zhenjiang Yangtze ibaiaren hegoaldeko aldean, Changzhou hego-ekialdean, eta Zhejiang probintzia hegoaldean.

Yangtze ibaia hiria bitan banatzen du mendebaldetik ekialderako norantzan.

Klima

Hiriko klima azpitropikala, Asia ekialdeko montzoiaren eraginpean dago. Udak euritsuak eta nahiko beroak izaten dira. Yangtze ibaiak zeharkatzen dituen Chongqing eta Wuhan hiriak bezala, Nanjingek uda sargoriak izaten ditu. Urteko batez besteko tenperatura 16 gradukoa da. Urtarrilean batez besteko maxikoa 7 gradukoa eta minimoa -1 gradukoa den bitartean, uztailean maximoa 32 gradu eta minimoa 25 gradukoa da. Neurtutako tenperaturarik altuena 43 gradukoa izan zen 1934ko uztailaren 13an eta baxuena -16,9 gradu 1955eko urtarrilaren 6an.

Urteroko egun euritsuak 117 inguru izaten dira batez beste, eta prezipitazioak 1.100 eta 1.200 bitartekoak dira.

    Datu klimatikoak (Nanjing (1971–2000))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.0 8.8 13.4 20.3 25.6 28.8 31.9 31.7 27.3 22.2 15.9 10.0 20.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −1.1 0.6 4.8 10.6 15.9 20.7 24.6 24.2 19.2 12.9 6.1 0.4 11.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 37.4 47.1 81.8 73.4 102.1 193.4 185.5 129.2 72.1 65.1 50.8 24.4 1062.3
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 8.1 9.1 12.1 10.4 10.4 11.3 12.4 11.3 8.9 8.2 7.4 5.7 115.3
Eguzki orduak 129.1 123.3 136.1 168.1 194.0 171.9 205.6 214.7 167.2 169.1 153.5 150.2 1982.8
Hezetasuna (%) 76 74 74 73 74 78 81 81 79 77 76 74 76.4
Iturria: China Meteorological Administration[3]

Historia

Nanjing hegoaldeko Txinan sortutako hiririk antzinakoenetakoa da. Kondairak dionez, Fu Chai, Wu estatuko jaunak Yecheng (冶城) izeneko hiria sortu zuen (kristo aurreko 495. urtean) gaur egun Nanjing dagoen kokagunetik gertu. Ondoren, k.a. 473. urtean Yue estatuak Wu konkistatu eta Yuechengo (越城) hiria eraiki zuten handik gertu. K.a. 333 urtean, Yue estatua deuseztu ostean, Chu estatuak Jinling Yi (金陵邑) hiria sortu zuen, hirigunearen ipar-mendebaldean.

Nanjingo Ituna 1842ko abuztuaren 29an sinatu zuten Britainiar Inperioak eta Qing dinastiak sinatutako bake ituna izan zen, Lehen Opio Gerrari amaiera emanez.

Nanjingeko sarraskia

Sakontzeko, irakurri: «Nankingo sarraskia»

Ordutik hiria hainbat aldiz berreraiki behar izan dute, gerra eta gatazka ezberdinek eraginda. 1937an armada japoniarrak Txina inbaditzean, Nanjing hiriari eraso egin zion eta bertan Nankingo sarraskia izenez ezagututako hilketaldia burutu zuen.

Hilketak sei aste iraun zituen, eta 200.000 pertsona baino gehiago hil ziren. Horrez gain, soldadu japoniarrek milaka emakume txinatar bortxatu zituzten. Datu zehatzik ez dagoen arren, bortxaketak 20.000 eta 80.000 bitartean izan zela uste da. Datu hau, Japoniako gerra auzitegiak eman zuen jakitera, eta beharbada, bortxaketa kasuak gehiago izan ziren.

Banaketa administratiboa

Hiriko barruti eta konderrien mapa.

Barrutiak

Konderriak

Ondasun nabarmenak

  • Sun Yat-Senen mausoleoa
  • Ming Xiaolingen hilobia
  • Xuyuan lorategia
  • Zhanyuan lorategia
  • Jiming tenplua
  • Qixia tenplua
  • Jinghai tenplua

Azpiegiturak

Sakontzeko, irakurri: «Nanjing Lukou Nazioarteko Aireportua»

Nanjingo aireportua, hiriaren erdigunetik 30 bat kilometrora dago eta 2008an zortzi milioi bidaiarik erabili zuten.

Argazkiak

Herri eta hiri senidetuak

Nanjing ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. «Realaren publizitate txinatarra: zer da eta zer egiten du Qbao.com-ek» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  3. 中国地面国际交换站气候标准值月值数据集(1971-2000年). China Meteorological Administration (Noiz kontsultatua: 2010-12-01).
  4. (Ingelesez) Dallas Economic Development - Nanjing. (Noiz kontsultatua: 2018-08-19).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.