Nandita Das

Nandita Das (Delhi, 1969ko azaroaren 7a) Indiako aktore eta zuzendari bat da. 40 filmetik goratan aritu da aktore moduan. Fama lortu zuen Deepa Metharen Fire (1996) filmari esker. Film hura emakumeen homosexualitateari buruzkoa da, eta Indian erreakzio biziak eragin zituen. Zuzendari gisa egin zuen lehen lana Firaaq (2008) izan zen. Torontoko Zinemaldian saritu zutena eta munduko 50 bat jaialditan gaindi hogei bat sari irabazi zituena. Gizarte gai sakonak lantzen ditu bere filmetan, besteak beste emakumeek jasaten dituzten tratu txarrak edota gerrak. Bi aldiz parte hartu du Cannesko Zinemaldiko epaimahaian, 2005ean lehenik, eta 2013an ondoren. 2011n, Frantziako Gobernuak Ordre des Arts et des Lettres-eko (Arteen eta Letren Ordena) Zaldun egin zuen[1]. Zinema arloan, franko-indiar kooperazioa garatzen laguntzea eskertu zioten. Urte berean, Das izan da Nazioarteko Emakumeen Foroan sartu zuten Indiako lehen aktorea[2]. 2015ean, Donostiako Zinemaldiko epaimahaiko kide izan zen.

Nandita Das

Bizitza
JaiotzaMumbai, 1969ko azaroaren 7a (54 urte)
Herrialdea India
Lehen hizkuntzaOdia
Familia
AitaJatin Das
Hezkuntza
HeziketaDelhiko Unibertsitatea
Miranda House (en) Itzuli
HizkuntzakOdia
hindia
Malabarera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta aktorea
Jasotako sariak

nanditadas.com
IMDB: nm0201903 Allocine: 15441 Allmovie: p223058 Edit the value on Wikidata
Nandita Das prentsaurreko bat ematen, Indiako Haurren Film Jaialdian, 2012an.

Aktore lanak

Hainbat hizkuntzatan grabatu ditu filmak, besteak beste ingelesez, hindiz, bengaleraz, tamileraz, teluguz, urduz, maratheraz, oriyaz eta kannadaz. Indar handiko gaiak aukeratu ohi ditu filmak egiterakoan, adibidez Earth (Deepa Metha, 1998), Indiaren zatiketa odoltsuari buruz, Bawandar (Jag Mundhra, 2000), talde-bortxaketa bat jasan zuen klase apaleko emakume batek justiziaren bila daraman ezinezko borrokaz, Kannathil Muthamittal (Mani Ratnam, 2002) Sri Lankako gerra zibil giroan kokatutakoa edota Provoked (Jag Mundhra, 2007) tratu txarrak jasanarazten zizkion senarra hiltzeagatik kondenatutako emakume baten aldekoa. Bere aktore lanei esker, hainbat sari irabazi ditu.

Zuzendari lanak

2008an zuzendu zuen bere lehen filma, Firaaq[3]. Film hura "milaka egiazko istoriotan" oinarritzen den fikzio bat da; 2002an Gujaraten (India) izan ziren istiluetatik hilabete batera garatzen dira istorio horiek. Pertsonaiak klase sozial guztietakoak dira. Dasek ahotsa eman nahi izan zien "isilik uzten diren gauza askori"[4]. 2018an Manto filma zuzendu zuen[5]. Saadat Hasan Manto idazle pakistandarraren bizitza kontatzen duen filma da. Film hark saria lortu zuen Cannesko Jaialdian, 2018an.

Bizitza pertsonala

Nandita Das Jatin Das margolariaren eta Varsha Das idazlearen alaba da[6]. Geografiako eta gizarte laneko ikasketak egin zituen New Dehlin[7]. 2002an Saumya Senekin ezkondu zen, eta bien artean Leapfrog agentzia sortu zuten, sozialki arduratsuak ziren iragarkiak ekoizteko. 2009an banandu ziren, eta Subodh Maskara industria-gizonarekin ezkondu zen. 2017an banandu ziren.

Aktibismoa

Lan Sozialetako masterra atera zuen Delhiko Unibertsitatean. Besteak beste, haurren eskubideen alde lan egin du eta emakumeen kontrako bortizkeria gelditzearen alde. Tehelka ikerketa kazetaritza egingo zuen aldizkaria sortzeko dirua eman zuen. 2013an, "Dark is Beautiful" kanpainako aurpegia izan zen. Kanpaina haren helburua zen larruaren kolorearen araberako diskriminazioak salatzea, Indian.

Erreferentziak

  1. Ians. (2011/4/16). «French honour for Nandita Das» The Hindu.
  2. «Game for Fame -Nandita Das is first Indian to be inducted into the International Women's Forum Hall of Fame» India Today.
  3. Saltz, Rachel. (2009/6/4). «The Variety of Life, Real and Imagined, in Movie-Mad India» New York Times.
  4. Nandita Das talks about her directorial debut Firaaq. 2009/1/26.
  5. Staff, Scroll. (2018/4/12). Nandita Das's 'Manto' to be premiered at Cannes Film Festival. (Noiz kontsultatua: 2020/3/31).
  6. «I am still searching for a place to call home» Open.
  7. Mendis, Isidore Domnick (2003/6/23). "Independent stardom". Business Line.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.