Nana Mouskouri

Nana Mouskouri (grezieraz: Νάνα Μούσχουρη; jaiotzez, Iōánna Moúschouri, grezieraz: Ιωάννα Μούσχουρη; 1934ko urriaren 13a - ) greziar abeslaria da, historian disko gehien saldu dituen artistetako bat[1][2]. Bere bizitzan zehar 200 album baino gehiago ekoiztu ditu, hamar hizkuntza ezberdinetan: greziera, frantsesa, ingelesa, alemana, nederlandera, italiera, portugesa, gaztelania, hebreera, galesa, txinera eta korsikera[3].

Nana Mouskouri


Europarlamentaria

1994ko uztailaren 19a - 1999ko uztailaren 19a
Barrutia: Greece (en) Itzuli
Hautetsia: 1994 European Parliament election (en) Itzuli

UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
JaiotzaKanea, 1934ko urriaren 13a (89 urte)
Herrialdea Grezia
Familia
Ezkontidea(k)Georgios Petsilas (en) Itzuli  (1960 -  1977)
Hezkuntza
HeziketaAthens Conservatoire (en) Itzuli
Hizkuntzakgreziera
gaztelania
alemana
italiera
frantsesa
japoniera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, politikaria eta kantugilea
Lateralitateaeskuina
Altuera1,67 metro
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
Enplegatzailea(k)Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa
Jasotako sariak
Genero artistikoajazza
variety (en) Itzuli
pop musika
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaFontana
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa New Democracy (en) Itzuli

nanamouskouri.net
IMDB: nm0610062 Allocine: 35986 Allmovie: p51074 IBDB: 53960
Facebook: NanaMouskouriOff Youtube: UCzIV47YoYIe2bAkVY2F-uBA Spotify: 6p7iFdv6Wn9iaS7AwVLvod iTunes: 267603 Last fm: Nana+Mouskouri Musicbrainz: 09b8609a-ca39-4f34-a2f6-5b81afc2c32d Songkick: 269428 Discogs: 188983 Allmusic: mn0000368451 Deezer: 7140 Edit the value on Wikidata

Europa osoan zehar ezaguna egin zen Weiße Rosen aus Athen abestia dela eta, "Atenasko Larrosa Zuria". Milioi bat kopia baino gehiago saldu zituen historiako lehen diskoa izan zen[4]. 1963an Luxenburgo ordezkatu zuen Eurovisionen, À force de prier abestiarekin. Michel Legrandekin zuen laguntasuna zela eta Les Parapluies de Cherbourg filmaren soinu-banda egin zuen. 1968tik 1976ra bitarte BBCn telebista-saio propioa izan zuen, Presenting Nana Mouskouri. Bere eleaniztasuna dela eta, Mouskouri nazioarteko figura bilakatu zen. 1981eko Je chante avec toi Liberté bere hitik handiena da, bost hizkuntza ezberdinetan egina[5]. 1985ean egindako Only Love abestiak mundu osoan zehar arrakasta lortu zuen, hizkuntza ezberdinetan salmentak biderkatuz.

1993n UNICEFen bozeramailea izan zen eta greziar Europarlamentaria 1994tik 1999ra bitarte.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) (www.dw.com), Deutsche Welle. Nana Mouskouri: Outstanding lifetime achievement | All media content | DW | 23.03.2015. (Noiz kontsultatua: 2017-07-31).
  2. (Ingelesez) Inc, Nielsen Business Media. (1994-12-10). Billboard. Nielsen Business Media, Inc. (Noiz kontsultatua: 2017-07-31).
  3. (Ingelesez) Nana Mouskouri. (Noiz kontsultatua: 2017-07-31).
  4. (Ingelesez) Inc, Nielsen Business Media. (1962-04-21). Billboard. Nielsen Business Media, Inc. (Noiz kontsultatua: 2017-07-31).
  5. Text: Song For Liberty. (Noiz kontsultatua: 2017-07-31).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.