Namurko Konderria
Namurko Konderria (frantsesez: Comté de Namur; nederlanderaz: Graafschap Namen) antzinako lurraldea izan zen, Lieja, Brabante, Hainauten artean hedatua, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren mende zegoena. Namur, Charleroi, Givet, Bouvignes, Mariembourg eta Fleurus hiriak hartzen zituen. Gaur egun, zatirik handiena Belgikako Namurreko probintziaren barnean dago.
Namurko Konderria Comté de Namur Graafschap Namen | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
981 – 1795 | |||||||
Konderria | |||||||
| |||||||
Namur eta Hainauteko Konderriak 1477an | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Namur | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Valoniera Frantsesa | ||||||
Historia | |||||||
Sorerra | 981 aldean | ||||||
Anexioa Frantziari | 1795 | ||||||
|
Historia
Berenger kondea, Lotario I.aren suhia zena, izan zen lehen agintaria. 1421ean Joan Namurkoak Borgoinako dukea zen Filipe Onberari saldu zion konderria, eta handik aurrera Borgoinako lurralde izan zen. 1556tik-1714ra Espainiar Herbehereen zati izan zen, eta 1714tik aurrera Austriaren mende egon zen, 1795ean Frantziak beretu zuen arte.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/03/20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.