Nama taldea
Nama taldea Namibia hegoaldeko Nama haranean aurkitzen den aztarnategi bat da.
Geologia
Namibiako Fish ibaiaren arroilean kokaturik dago, Hegoafrikarekiko mugatik gertu[1]. 125.000 km2-ko azalera hartzen du eta Ediacararreko biotari dagozkion fosilak aurkitu dira bertan. Ekaitz eta luiziek gaizenarritako sedimentuez osaturiko hareharrietan agertu dira fosilak[2][3].
Historia
1933 urtean Georg Gürich geologo alemaniarrak Kanbriarraurrekoak ziruditen hainbat fosil aurkitu zituen[4], baina garai hartan uste zen aurreneko izaki zelulanitzak Kanbriar garaikoak zirela eta Gürichen aurkikuntzek ez zuten onarpenik ez eta zabalkuntzarik izan. 1946 urtean Reg Sprigg australiarrak Ediacara aztarnategian Kanbriarraurreko fosil berriak aurkitzean hasi ziren Namibian ere bilaketa berriak egiten.
Garrantzia
Bi garai geologikoen artean kokaturik dagoen aztarnategia da. Arroketako zirkoien gainean egindako ikerketek duela 547 eta 538 milioi urte arteko tartea finkatu dute[5], Ediacararra eta Kanbriarraren arteko muga alegia.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Vogt, Andreas. (2004). National Monuments in Namibia: An Inventory of Proclaimed National Monuments in the Republic of Namibia. Gamsberg Macmillan ISBN 9789991605937. (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
- Saylor, Beverly Z., John P. Grotzinger, Gerard J. B. Germs.. (1995). Sequence stratigraphy and sedimentology of the Neoproterozoic Kuibis and Schwarzrand Subgroups (Nama Group), southwestern Namibia.. Precambrian Research 73:, 153-171 or..
- Wood & Curtis, 2015, p.114
- (Alemanez) Gürich, G.. (1933-08-01). «Die Kuibis-Fossilien der Nama-Formation von Südwestafrika» Palaeontologische Zeitschrift 15 (2): 137–154. doi: . ISSN 1236-9874. (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
- Buatois et al., 2018