Namık Kemal
Namık Kemal, Mehmed Kemal jaioa, (Tekirdağ, 1840ko abenduaren 21a - Kios, 1888ko abenduaren 2a) turkiar idazlea izan zen. Turkiako aitoren semeen familia batean jaio zen. Istanbulen Shinasi, Turkiako literatura modernoaren aitzindari nagusia, izan zuen irakasle. Bere ideia liberalengatik ihes egin behar izan zuen Turkiatik Ziya Pasharekin batera, eta Parisen eta Londresen bizi izan zen.
Namık Kemal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tekirdağ (en) , 1840ko abenduaren 21a |
Herrialdea | Otomandar Inperioa |
Heriotza | Kios, 1888ko abenduaren 2a (47 urte) |
Hobiratze lekua | Bolayır (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Otomandar turkiera turkiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, kazetaria, idazlea, politikaria, historialaria, prosalaria, antzerkigilea eta itzultzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Londresen Hürriyet («Askatasuna») aldizkaria sortu zuen Ziya Pasharekin, eta Turkiar Gazteak izeneko erakunde iraultzailea sortu zuen. Vatan (Aberria) dramak arrakasta handia lortu zuen, baina guztiz abertzalea zelako atxilotu zuten, eta Famagustako kartzelara eraman zuten, Ziprera. 1877an askatu zuten, baina berriro sartu zuten kartzelara, eta Kiosen hil zen preso zegoela. Namoukek eragin handia izan zuen munduko mugimendu abertzale guztietan. Haren antzerki-obra nagusia Silistria (1873) da. Intibah (1876) eleberriarekin genero horretako ikuspegi modernoa sartu zuen Turkian.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Namık Kemal |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.