Iñigo Benito

Iñigo Benito López de Armentia, pilota arloan Nalda III.a deituraz ezaguna (Gasteiz, Araba, 1978ko maiatzaren 25a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin lehenik (1998-2004) eta Asperekin gero (2004-2009).[1] Estatistika ofizialek diotenez, 1,75 m luze da, eta 78 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 1998ko martxoaren 29an jokatu zuen, Larderoko pilotalekuan. 2009ko uztailaren bukaeran erretiratu zen, eskuin eskuan zuen fibrosia gainditu ezinda. Hamaika urteko ibilbide profesionalean, 210 patida jokatu zituen, tartean zenbait estelar; horietatik 96 irabazi eta 114 galdu zituen. Ez zen txapelketa nagusietan nabarmendu.[2][3]

Artikulu hau Iñigo Benito López de Armentiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Armentia (argipena)».
Iñigo Benito
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1978ko maiatzaren 25a (45 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 
Enplegatzailea(k)Baiko Pilota

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Tino REY: «Despedida con pesar», El Correo, 2004-03-11.
  2. (Gaztelaniaz) Carlos ZULUAGA: «Nalda III abandona la pelota a causa de su maltrecha mano derecha», Manista.com, 2009-07-22.
  3. (Gaztelaniaz) Tino REY: «El pelotari Íñigo Nalda abandona la profesión», El Correo, 2009-07-21.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.