Nakar (musika taldea)
Nakar Donostiako (Gipuzkoa) postpunk musika taldea da. 2022an jaio zen, eta Jone Laspiur, Andoni Olaetxea, Jokin Azpiazu eta Xalba Ramirezek osatzen dute.[1][2] Balio dute kolektiboaren parte dira.[3]
Nakar (musika taldea) | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Musika mota | postpunk |
Urteak | 2022 |
![]() ![]() ![]() ![]() |
- Artikulu hau musika taldeari buruzkoa da; substantzia organiko-ez organikoari buruzkoa beste hau da: «Nakar».
Taldea postpunketik abiatzen bada ere, elektronika, hiperpop edo Wordeko spoken estiloak nahasten ditu, besteak beste. Sintetizadore analogiko eta digitalekin, baxuarekin, gitarrarekin eta ahotsarekin egiten dute lan.[4]
Taldekideak aurrez Koban, Nøgen, Raitx, Physis Versus Nomos, Pelax, Zozo, Burrundaria, OLOR, Occhi di Farfalia eta PAM taldeetan aritu izan dira.[5]
Katapulta Tour Gipuzkoa 2023 programako talde hautatua izan zen.[6]
Diskografia
Diskoak
- Lore ta laban (2023). Egilea editore.[7]
Singleak
- Ezin (SG-DG, 2023). Egilea editore.[1]
- Galdu dena (SG-DG, 2023). Egilea editore.
Izena
Nakar euskaraz hiru esanahi dituen hitz polisemikoa da:
- Gogogabetasuna adierazteko sustantiboa.[8]
- Zenbait maskorren barrualdean eratzen den gai zuri gogor eta distiratsua (ikus gehiago).
- Ekarri aditzaren orainaldiko ahala moduko ni-hark aditz trinkoa.
Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutuan agertzen da hitza, eta errefererentzia hori sartu zuen taldeak Nakar abesti homonimoan.[9]
« | Orain, berriz, zu lillurabide bat besterik izan etzerala nik dakidala, nakar eta nazkatuta nabil, bizitzeko gogoak arras itzaliak. | » |
Txillardegi (Leturiaren egunkari ezkutua, 96). |
Erreferentziak
- «Nakar» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- ««Guri piromania interesatzen zaigu»» Berria 2024-01-26 (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).
- Nakar – BALIO DUTE. (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).
- «Nakar» Nakar (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- «Nakar, lagun artean musika egiten» EITB 2023-06-24 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- «KATAPULTA TOUR GIPUZKOA - ARTISTAK» KATAPULTA - Plataforma 2016-05-31 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- «Lore eta laban» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- «nakar - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- Enparantza, Jose Luis Alvarez. (1957). Leturiaren egunkari ezkutua. , 96 or..