Najwan Darwish
Najwan Darwish, (Jerusalem, 1978ko abenduaren 8a) Palestinako olerkaria da. Bere belaunaldiko arabierazko poetarik nabarmenetako bat da. 2000. urtean bere lehen bilduma argitaratu zuenetik, Darwishen poesia hamar hizkuntzatara itzuli da. 2009an, Hay Festival Beirut 39 ekitaldiak 40 urtetik beherako 39. idazle onenetako bat bezala izendatu zuten. Palestinako Literatura Jaialdiko literatur aholkularia ere bada, eta hainbat proiektutan (literatura, arte bisualak, antzerkia, idazketa sortzailearen hezkuntza, kultura-kazetaritza eta mundu arabiarreko eta Europako argitalpenak) elkarlanean sortu, zuzendu eta aholkatu du. [1]
Najwan Darwish | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jerusalem, 1978ko abenduaren 8a (45 urte) |
Herrialdea | Palestina |
Hezkuntza | |
Heziketa | International Writing Program (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria eta poeta |
Karrera profesionala
Paper garrantzitsua bete du kultur kazetaritza arabiarraren garapenean, aldizkari independenteak eta egunkari tradizionalak sortu baititu, kritiko zorrotza izateaz gain[2]. Min Wa Ila aldizkariko editore burua eta Libanoko Al Akhbar egunkariko kultur kritikaria izan zen 2006tik 2012ra, kultur kazetaritzan funtsezko beste postu batzuen artean. 2014an, Al Araby Al Jadeed kultura-saileko editore fundatzailea izan zen.[3]
Darwish-ek aktiboki parte hartzen du Palestinako eta mundu arabiarreko hedabide, kultura eta artearen hainbat proiektutan. Palestinako MASARATeko literatur aholkularia izan zen eta gaur egun. Palestinako Literatura Jaialdiko literatur aholkularia da.
Bere aurreko hitzaldien artean, Homeworks-en (2008) "Israelgo irudi sexuala arabiar irudimenean" eta Kultur Etxean (2009) "Osloren ondorengo intelektual palestinarra izatea" daude. 2022an Mugimendu Enpatikoarekin bat egin zuen.
Liburu aipagarrienak [4]
- Aro Ilunaren Amaiera (2000)- Najwan Darwish-en lehen liburua.
- Gurutzean nekatuta (2008) - Kareem James Abu-Zeid-ek itzulia.
- Ezer gehiago galtzeko (2014) -Kareem James Abu-Zeid-ek itzulia.
- Ez zara poeta Granadan ( 2018)- "Sonambulos Ediciones" -ek itzulia.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Foundation, Poetry. (2023-11-08). «Najwan Darwish» Poetry Foundation (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- منيف العجمي, خميس. (2023-03-30). «مسرحية (مواطن رغم أنفه) في ضوء نظرية التلقي» حوليات أداب عين شمس 51 (1): 92–116. doi: . ISSN 1110-7596. (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- (Ingelesez) robert. (2014-08-21). «Kareem James Abu-Zeid: A Search for Justice and Expansive Identities» Guernica (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- (Ingelesez) «About» NAJWAN DARWISH (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).