Naiz Irratia

Naiz Irratia 2019an sorturiko euskal irratia da. Info 7 irratiaren lekukoa hartu zuen. Euskarazko edukiak eskaintzen ditu. Euskal Herriko zazpi lurraldeak hartzen ditu informazio-esparru gisa.

Naiz Irratia
Datuak
Motairrati-estazioa
HerrialdeaGipuzkoa

Helbidea

Egoitz nagusia Donostian dago: Portuetxe kalean, 23. 2A. 20018-Donostian.

Historia

Info7k 2018ko abenduan eten zituen emisioak eta urtarrilaren 24an Naiz Irratia aurkeztu zuten. Info7 ez bezala, euskara hutsean ari da irratia.[1]

Ezaugarriak

NAIZ Irratia 2019an hasi zen emisioekin. Ikuspegi nazionala du eta sarean ez ezik, FM bidez ere Euskal Herri osora iristea du helburu. Gararen aurkako expolioak baldintzatu du bere sorrera fasea, hura gainditu eta herri ekimenak sustatutako euskarazko irrati nazional, orokor eta garaikide bat izatea du helburu.[2]

Frekuentziak

  • Bilbo: 92.2
  • Urola: 91.8
  • Goierri: 102.2
  • Donostia: 93.8
  • Leitza: 95.1
  • Durango: 97.4
  • Gasteiz: 91.5
  • Bortziriak: 103.1
  • Legazpi: 94.6
  • Gernika: 96.7

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.