Nahia Sillero
Nahia Sillero (Bilbo, Bizkaia, 2000ko irailaren 25a) euskal aktorea, idazlea, dramagilea eta eszena zuzendaria da.[1]
Nahia Sillero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 2000ko irailaren 25a (23 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta dramagilea |
Parte-hartzailea
| |
Biografia
ETB1k sorturiko Irabazi Arte telasaiean Noraren paperean jarduten du. Hiru denboralditan ibili da telesail honetan[2], baina hala ere Sua Enparantzarekin batera, Irabazi Arte-ko podcasta osatzen du.
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan ikasi zuen (Dantzerti) eta bukaerako lana (GRAL) Goi Mailako eskolan eginiko onena eginez[3]. 2022, María Goricelaya antzerkigile eta dramaturgilearekin batera lan egin zuen Animales Salvajes antzezlanean.
2021ean Irabazi Arte[4] telesaia Donostiako Zinemaldia aurkeztu zuen bere kideekin batera Victoria Eugenia Antzokian, geroztik Zinemaldiaren Gazte Epaimahikide izan da, Tabakalerarentzako lan egiten besteak beste.[5]
2022an Cima Saria eskuratu zuen Sua Enparantza, Ane Garmendia, Ainhoa Azpitarte eta Ane Iturraterekin batera FesTValeko Galan.
Antzerkia
- 2022, Animales Salvajes, zuzendaritza: María Goricelaya
- 2022, El amor es una mesa de tres patas, zuzendaritza: Nahia Sillero
Liburua
- Lo que hablamos del amor: Autofikziozko bere lehen liburua.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Elorriaga, Gerardo. (2024-01-27). ««Ni juego ni tengo idea de fútbol»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- (Gaztelaniaz) rsbagency.com, RSB Agency-. «Nahia Sillero» Guía TV de Expansión (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- «Nahia Sillero eta Itziar Urretabizkaia, ikerlari paperean» EITB 2023-05-04 (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- (Gaztelaniaz) «Nahia Sillero» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- «Nahia Sillero | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).