Nahi ta nahiez
Nahi ta nahiez Euskal Herriko musika taldea izan zen., 1992ko udan sortu eta 1999an desagertu zena.
Nahi ta nahiez | |
---|---|
Datuak | |
Musika mota | pop rock |
Urteak | 1992 - 1999 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Elkar, Baga-Biga |
Taldekideak | |
Tito Kote Fatima Tenorio Jon | |
Informazio gehigarria | |
Historia
1993an hasi zuen ibilbidea. Nafarroako Pop-Rock lehiaketan finalera iritsi ziren eta Nafarroa Oinez-en jo zuten. 1994. urtean ere Nafarroako Pop-Rock lehiaketan parte hartu zuten, baita Herri Urrats eta Nafarroa Oinez-en ere. Horrez gain, bi maketa grabatu zituzten. 1995ean "“Plazaolaren martxa"” izeneko diskoa grabatu zuten Oihuka diskoetxearekin. Uda horretan hainbat kontzertu eman zituzten. 1996an euren bigarren diskoa grabatu zuten, berriro ere Oihuka diskoetxearekin: "Basurdearen orrua". Horrez gain, urte horretako Nafarroa Oinez-eko kantua ere grabatu zuten. 1998an taldeak euren hirugarren diskoa grabatu zuen: "Selekxion". Disko hau izan zen taldeak argitara eman zuen azkena. Izan ere, hurrengo urtean taldea desegitea erabaki baitzuten taldekideek.
Taldekideak
- Tito: Gitarrak eta ahotsak
- Kote: Baxua eta ahotsak
- Fatima: Teklak eta ahotsak
- Tenorio: Bateria
- Jon: Ahotsa
Diskoak
- Plazaolaren martxa (1995)
- Basurdearen orroa (1996)
- Selekxion (1998)