Nahaski

Nahaskia, arrautzarekin burututako sukaldaritzako prestaketa bat da. Nahaskien berezitasuna zera da, arrautza zartaginean mamitu ahala, desegin edo puskatu egiten dela, modu honetara arrautza zatitua bezala ikusiko delarik.

Perretxiko nahaskia

Nahaskiak gehienetan hornigaiekin prestatzen dira, baino gosaritarako ezer gabe ere asko burutzen dira. Nahaskiari arrautzak gehitu aurretik, oinarri bat prestatzen zaio, barazkia, arraina, haragia, perretxikoak, ongailuak sueztitu edo salteatuz. Oinarri hau oso beroa zartagin batean dagoelarik, kraskatuta baina irabiatu gabeko arrautzak erantsiko ditugu. Gorringoa eta zuringoa pitin bat mamitzen utzi ondoren, indartsu nahasi osagai guztiak, arrautza puskatuz. Prestaketa honekin aurrez aurre topatzen dira osasun irizpideak (salmonella arriskua) eta gastronomia irizpideak. Osasun irizpideak dio arrautza guztiz eginda izan behar duela eta gastronomia irizpideak dio krematsu geratu behar duela.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.