Naha (Okinawa)
Naha (japonieraz: 那覇市 japonieraz: Naha-shi, okinaweraz: Naafa) Japoniako Okinawa prefeturako hiriburua da. 2014ko erroldaren arabera 320.551 biztanle ditu.
Naha 那覇市 Okinaweraz | |||
---|---|---|---|
core city of Japan (en) | |||
Nahako ikuspegi ezberdinak Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Prefetura | Okinawa | ||
Alkatea | Takeshi Onaga (翁長雄志, Onaga Takeshi) | ||
Izen ofiziala | 那覇 | ||
Jatorrizko izena | 那覇市 | ||
Posta kodea | 900-8585 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 26°12′44″N 127°40′45″E | ||
Azalera | 38,99 km² | ||
Mugakideak | Tomigusuku (en) , Haebaru (en) , Nishihara (en) eta Urasoe (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 316.048 (2021eko martxoaren 1a) −3.387 (2015) | ||
Dentsitatea | automatikoki kalkulatuko da, azalera eta biztanleria egoki jarriz gero. bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1921eko maiatzaren 20a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Kawasaki, São Vicente (São Paulo), São Paulo, Honolulu konderria, Fuzhou eta Honolulu | ||
http://www.city.naha.okinawa.jp/ |
Historia
Harri Aroan jadanik populatua izan zela ikusi da egin diren indusketetan. Jōmon Aroko aztarnategietan Txinako txanponak eta keramikazko tresnak aurkitu dira, honek erakusten du XI menderako Korea eta Txinarekiko merkatal harremanak bazituztela.
Ez da ezagutzen noiz antolatu ziren biztanleak eta kai hiri aktibo bihurtu baina XV mendean Ryukyuko Erresuma sortu zenerako hiri garrantzitsua zen eta Erdi Aroan erresumako hiriburua izan zen. Alde zaharra kostaldearekin lur zati mehe batek lotzen zuen Ukishima uhartean kokatu zen. Japoniar tenpluak ugaritu ziren eta Txinatarren bisita ofizialetarako enbaxada ere sortu zen bertan.
1853an Matthew C. Perry komodoro estatubatuarrak bertan geldialdia egin zuen Tokiorako bidean. Meiji berrezarkuntzarekin Ryukyuko Erresumaren amaiera iritsi zen eta Naha Okinawa prefeturako hiriburu bihurtu zen. 1899an Estatu Batuekin eta Erresuma Batuarekin harreman komertzialak izateko eskubidea lortu zuen Nahako kaiak.
Bigarren Mundu Gerrako Okinawako gudan kalte izugarriak izan zituen eta herri osoa berreraiki behar izan zen.
Geografia
Ekialdeko Txinako Itsasoan kokaturiko hiria da, Ryukyu uharteetako handiena den Okinawa uhartearen hegoaldean.
Klima
Datu klimatikoak (Naha, 1971-2000) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 26.8 | 26.6 | 28.2 | 29.7 | 31.6 | 34.1 | 35.0 | 35.6 | 34.6 | 32.8 | 30.8 | 27.8 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 19.1 | 19.2 | 21.3 | 24.0 | 26.4 | 29.2 | 31.3 | 30.9 | 29.9 | 27.5 | 24.2 | 20.9 | 25.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 16.6 | 16.6 | 18.6 | 21.3 | 23.8 | 26.6 | 28.5 | 28.2 | 27.2 | 24.9 | 21.7 | 18.4 | 22.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 14.3 | 14.3 | 16.2 | 18.9 | 21.5 | 24.6 | 26.4 | 26.1 | 25.1 | 22.7 | 19.5 | 16.1 | 20.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 6.6 | 6.6 | 7.2 | 9.8 | 13.6 | 15.4 | 21.0 | 20.7 | 18.5 | 14.8 | 12.2 | 7.2 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 114.5 | 125.2 | 159.6 | 180.7 | 233.8 | 211.6 | 176.1 | 247.2 | 200.3 | 162.9 | 124.1 | 100.7 | 2036.9 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.9 | 12.1 | 13.7 | 12.0 | 13.0 | 11.7 | 10.4 | 13.6 | 12.5 | 9.5 | 9.8 | 9.6 | 140.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0 |
Eguzki orduak | 95.3 | 84.6 | 108.9 | 134.1 | 149.5 | 182.2 | 243.6 | 223.6 | 196.6 | 168.1 | 120.9 | 113.6 | 1820.9 |
Hezetasuna (%) | 69 | 71 | 74 | 78 | 80 | 84 | 79 | 80 | 77 | 73 | 71 | 68 | 75 |
Iturria: [1] |
Jaialdiak
- Naha jaialdia, urrian.
- Naha Hari, maiatzean.
Ondasun nabarmenak
Nahako hainbat eraikin Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk Gusuku aztarnategiak eta Ryukyuko Erresumako antzeko eremuak multzoaren parte baitira:
- Tamaudun, Sho dinastiaren mausoleoa.
Hiri senidetuak
Erreferentziak
- =&month=&day=&elm=normal&view= 気象庁 / 平年値(年・月ごとの値). Japan Meteorological Agency.
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Naharen webgune ofiziala