Nagykanizsa
Nagykanizsa (alemanez: Großkirchen, Groß-Kanizsa; kroazieraz: Kaniža; turkieraz: Kanije; serbieraz: Велика Кањижа, Velika Kanjiža) Hungariako hego-mendebaldeko hiria da, Zala konderrikoa. 2015ean 48.241 biztanle zituen[1].
Nagykanizsa Nagykanizsa | |||
---|---|---|---|
town in Hungary (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Hungaria | ||
Konderria | Zala konderria | ||
Alkatea | Sándor Dénes (en) | ||
Izen ofiziala | Nagykanizsa | ||
Jatorrizko izena | Nagykanizsa | ||
Posta kodea | 8800 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 46°27′21″N 16°59′51″E | ||
Azalera | 148,40 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 43.188 (2023ko urtarrilaren 1a) −40 (2022) | ||
Dentsitatea | 291,02 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 93 | ||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Puchheim, Covasna, Čakovec, Salo (en) , Kanjiža (en) , Akre, Gleisdorf (en) , Shijiazhuang, Kazanlak (en) , Königsee (en) eta Togliatti | ||
Hizkuntza ofiziala | hungariera | ||
http://www.nagykanisza.hu/ |
Károlyi Parkea, plaza ederrak eta piraguismoa praktikatzeko laku bat hiriaren erakarguneetako batzuk dira.
Historia
Kanizsa izena eslabiar hizkuntzako Knysatik dator, «printze baten jabetzakoa» esan nahi duena. Lehen aldiz 1245ean aipatu zen. Kanizsai familia nobleak laukizuzen formako gaztelu bat eraikiarazi zuen Kanizsa ibaiaren uhartexka batean. Hiriak eta gazteluak XVI. mendearen hasieran izan zuten euren garairik oparoena, Kanizsa Italia eta Estiriarekin komertziogune bihurtu zenean.
Szigetvár eta Kanizsa Hungariako hego-mendebaldeko gotorleku nagusiak bihurtu ziren. Otomandar armadak 1571n gaztelua hartu zuenean, biztanleek hiritik ihes egin zuten. Gaztelua vilayato baten egoitza bihurtu zen 1690 arte. Hiriak bere garrantzi estrategikoa galdu zuen otomandarrak handik joan ondoren, eta Vienako Gerra Kontseiluak, 1702an gaztelua botarazi zuen. XVIII. mendearen hasieran, jaunek alemaniarrak, kroaziarrak eta serbiarrak etorrarazi zituzten hiria birpopulatzeko.
1765ean, Luis Batthyány Hungariako nadorrak eskolapioak gonbidatu zituen eskola bat eta unibertsitatea ireki zitzaten. Transdanubiako lehen negozio eskola Nagykanizsan ireki zen, eta 1895ean unibertsitate bihurtu zen. Unibertsitate honetako ikasle izan zirenetako asko ospetsu egin ziren, Benedek Virág, Pál Király, Ferenc Déak, Károly Kaan, Sándor Hevesi eta Ferenc Mező kasu.
Nagykanizsak garapen biziko fase berri bat hasi zuen 1860ko hamarkadan. Hiria Viena, Rijeka eta Budapestekin lotzen dituen trenbidea garai hartan eraiki zen. Industria eta banketxeak garatu ziren: lau banketxe erregionalek, Austria-Hungariako banketxe batek eta Anglo-Hungariar banketxe batek bulegoak ireki zituzten. Telefono linea 1895ean inauguratu zen. Urte horretan ospitale bat ere zabaldu zen.
Zenbait kuartel eraiki ziren Lehen Mundu Gerran. Honek, ur banaketa sare bat eraikitzea beharrezko egin zuen. Kanizsa hiri moderno bihurtu zen, estolderia eta asfaltatutako errepideekin. Alabaina, Lehen Mundu Gerra amaitzean, Trianogo hitzarmenak oso ondorio kaltegarriak izan zituen hiriarentzat. Kanizsa hegoalderantz eta mendebalderantz bere eragingunetik banandutako mugako hiri bihurtu zen. 1930eko hamarkadan Eurogascok petrolio metaketak aurkitu izanak, hiriari bere onera itzultzea ahalbidetu zion. Nagykanizsa Hungariako petrolio ekoizpen toki nagusi bihurtu zen.
Kanizsa garagardotegiak herrialdeko garagardorik hoberenetako bat egitearen ospea berreskuratu zuen. Kanizsa Trend hazi egin zen eta Europa guztian ezagun egin zen altzari fabrikatzaile bihurtu zen. Tunsgram bihurtu zen lanpara enpresa 1965ean sortu zen. Gaur egun General Electric-ena da, eta munduko bonbila fabrikazio gunerik handienetako bat da.
Hiri senidetuak
Pertsona ospetsuak
- Kanijeli Siyavuş Pasha, Otomandar Bisir Handia 1582 eta 1593 artean..
- Wlassics Gyula (1852-1937), politikaria.
- Sigmund Romberg (1887-1951), hungariar jatorriko estatubatuar konposatzailea. New Yorkeko Hartsdalen hil zen.
- Ferenc Farkas (1905-2000), konposatzailea.
- Ferenc Fejtő (François Fetjö) (1909-2008), hungariar jatorriko frantziar idazlari eta kazetaria.
- Ernő Buda (1921-2005), petrolio industriako ingeniaria.
- János Rózsás (1926 -), idazlea.
- Veronika Ádám (1949 -), biokimikaria.
- Zsuzsanna Laky (1984 -) Miss Hungaria 2002 eta Miss Europa 2003.