Nagore Martinez

Nagore Martinez Merino (Zarautz, Gipuzkoa, 1990) jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako ikertzailea da. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentzia, ikerketa masterra, eta doktoretza egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle atxikia da, eta Gizartea, Kirola eta Ariketa Fisikoa Ikerkuntza Taldeko (GIKAFIT) kidea da.[1]

Nagore Martinez

Bizitza
JaiotzaZarautz, 1990 (33/34 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta unibertsitateko irakaslea

Inguma: nagore-martinez-merino

Emakume presoek egiten duten kirolari eta jarduera fisikoari buruz egin zuen tesia. Ikerketan, frogatu zuen kirola praktikatzen zutenek onurak nabaritzen zituztela: psikologikoak, sozialak eta fisikoak. Beste bi aldagai ere hauteman zituen, aurrera egiteko interesgarriak. Martinezen hitzetan: «Bat da eraldaketarako balio duela: kondena hobeto eramateko, drogak uzteko, kartzelatik ateratakoan helduleku bat izateko... Eta bestea, mikroerresistentziarako tresna gisa erabiltzen dutela. Badakitenez espetxe-zaintzak kirola egitea ondo baloratzen duela, onurak lortzeko erabiltzen dute».[1]

Erreferentziak

  1. Galarraga Aiestaran, Ana. «Nagore Martinez Merino, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikertzailea: “Nire ustez, ikerketak eraldaketarako tresna izan beharko luke”» Elhuyar Zientzia eta Teknologia 2020-09-04.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.