Nagore Fernandez

Nagore Fernandez Zabala (Bermeo, Bizkaia, 1997ko apirilaren 23a) EHUko ikertzailea eta literatura kritikaria da[1]. 2020tik Berrian dihardu literatur kritikari[2].

Nagore Fernandez
Bizitza
JaiotzaBermeo, 1997ko apirilaren 23a (26 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta literatura-kritikaria
Enplegatzailea(k)Berria

Ikasketak

Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Ikasketak amaitu zituen 2019an. Ondoren Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak Masterra egin zuen.

Ikerketa

Bere ibilbidearen hasieratik aztergai izan du euskal ipuingintza modernoa, eta genero-ikuspuntutik ikertu ditu lan horiek. Hala, bere burua kritika feminista garaikidean kokatu du[3]. Genero-ikuspegia txertatuta duten lanen María Goyri saria jaso zuen 2020an Euskal ipuingintza garaikidea genero-politikaren argitan: maskulinitate eta feminitate ereduak aztergai master amaierako lanagatik[4].

Idazlanak

Berria egunkarian kritika ugari argitaratu ditu, Armiarma kritiken hemerotekan jasota daudenak[2]. Horrez gain, arlo akademikoan ere argitaratu du:

  • Feminist agenda(k) Eider Rodriguezen Katu jendea eta Bihotz handiegia ipuin liburuetan. Egan: Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Boletinaren Euskarazko Gehigarria, 1-2, 49-82. or. (2021)[5].

Erreferentziak

  1. «ORCID» orcid.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  2. Fernandez, Nagore. «Nagore Fernandez» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  3. Fernández Zabala, Nagore. (2020-05-22). Genero politika XXI. mendeko lehenengo hamarkadako euskal ipuingintzan. (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  4. «Maria-Goyri-Trabajos-premiados - Berdintasunerako Zuzendaritza - UPV/EHU» Berdintasunerako Zuzendaritza (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  5. Zabala, Nagore Fernandez. (2021). «"Feminist agenda(k)" Eider Rodriguezen "Katu jendea" eta "Bihotz handiegia" ipuin liburuetan» EGAN (2): 49–82. ISSN 0422-7328. (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.