Nagore Elu
Nagore Elu Arantzamendi (Ondarroa, Bizkaia, 1992) bizkaitar biokimikari eta eta zientzia dibulgatzailea da.
Nagore Elu | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Ondarroa, 1992ko abuztuaren 15a (31 urte) | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | biologoa, kirolaria, biokimikaria, zientzia-dibulgatzailea eta futbolaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||
Biografia
Biokimika eta biologia molekularra ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Biomedikuntza eta biologia molekularra masterra egin zuen EHUn. Eta biomedikuntza doktoretza egin zuen Ugo Mayor ikertzailearen laborategian, Angelman sindromearen mekanismo molekularrak aztertuz, CIC Biogunean.
Zientziaren Giltzak elkarteko kidea da, eta zientzia dibulgatzeko ekitaldiak antolatzen dituzte Ondarroan eta interneten. Gaur egun, Edinburgoko Unibertsitatean dabil, postdoktore lanetan.[1].
Kirol ibilbidea
Kirolaria da. Besteak beste, kirol hauek praktikatu izan ditu: judo, arrauna, atletismoa, eskalada, txirrindularitza, igeriketa, triatloia, mendi-bizikleta eta orientazioa. .
2003an hasi zen Mutrikuko Futbol taldean, 10 urte zituela. 2009an, 16 urterekin, Eibar KE taldearekin debutatu zuen, eta bost denboraldi egin zituen bertan. Tartean, superligan lehiatzeko aukera ere izan zuen. Handik Mutrikura egin zuen buelta. Hiru urte egin zituen hango taldean, eta horren ostean, futbola utzi zuen. Gerora, Ondarroako Koaxi triatloi taldean sartu zen, eta 2017an mendiko bizikletan lehiatzen hasi zen, Bizkaiko Kopa Trailean. Lehenengo postua eskuratu zuen BKT eta Green Series Bizkaiko txapelketetan eta Eusko Bike Challenge lasterketan —Green Series txapelketan parte hartzen zuen bitartean Bilboko Miribillako Mountine bike taldean ere ibili zen—.
Basque Expedition Race railan parte hartu zuen, hiru egunetan gelditu barik oinez, bizikletan, kayakean eta rappelean egiten den froga, baita Antiguako ermitako igoeran, Azkoitia-azpeitia maratoi erdian eta Lekeitioko Otoioko kronoeskaladan ere. [2][3]
Argitalpenak
- 'Proteinak birziklatzea, osasuntsu egoteko giltza', in Elhuyar 337 zenbakia, 2020, 72-76 orr. (Nerea Osinalde Moralejarekin batera)
- 'UBE3Aren substraktuak identifikatzen Angelman sindromearen ingurukoak argitzeko', in Ekia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria, 36. zenbakia, 2019, 151-162 orr. (Askoren artean)
- 'Angelman sindromearen tratamendurako itu terapeutikoen bila: USP9X deubikuitinasa jomugan', in Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria, 3. Bol. 1 zenbakia (ekaina), 2019, 71-78. orrialdeak (askoren artean)
- 'USP9X: Angelman sindromearen tratamendurako itu berria ote?' in III. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Osasun Zientziak, UEU, 2019 (Askoren artean)
Erreferentziak
- Galarraga, Ana. Nagore Elu: 'Zientziaren berri duen gizartea askeagoa eta manipulagaitzagoa da'. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 8).
- Nagore Elu Arantzamendi. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 8).
- «Egunerokotasunetik irteteko modu bat» 11barri (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
- «Nagore Elu ikerlari ondarrutarra saritu dute Baionako IkerGazte Kongresuan» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 8).
Kanpo estekak
- Nagore Eluren orrialdea EHUko Neuronal Ubiquitin Pathways taldearen atalean
- Nagore Eluren artikuluen eta hitzaldien zerrenda Inguman
- Nagore Eluren orrialdea Artizarra atarian