Naglfar
Eskandinaviar mitologian Naglfar osorik hildakoen azazkalez eginik zegoen itsasontzi bat zen. Ragnarökean Naglfar lurretik askatua izango da uholde baten bidez eta Vigridera, gudu zelaira nabigatuko du, Hymir eta honen Jotun armada daramatzala. Itsasontziak gaizkiaren armadak eramango ditu jainkoen aurka denboraren amaierako azken guduan, itsasotik mundu berri bat sortua izan aurretik.
Itsasontziaren izenak "haserre transbordadorea" esan nahi du, baina Snorri Sturlusonek Edda prosaikoan "azazkal transbordadorea" esan nahi duen etimologia folkloriko bat ematen du, hikdako bakar bat ere, azazkalak moztu gabe ez zela lurperatzen adieraziz.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.