Nagisa Oshima

Nagisa Oshima (japonieraz: 大島 渚 Ōshima Nagisa, Kioto, 1932ko martxoaren 31 Fujisawa, Kanagawa, 2013ko urtarrilaren 15a) japoniar zinema-zuzendaria izan zen.

Nagisa Oshima

Bizitza
JaiotzaKyoto eta Tamano (en) Itzuli, 1932ko martxoaren 31
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
HeriotzaFujisawa, 2013ko urtarrilaren 15a (80 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Akiko Koyama
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaKyotoko Unibertsitatea
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea eta errealizadorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0651915 Allocine: 750 Allmovie: p105229
Discogs: 1674407 Edit the value on Wikidata

Biografia

Zuzenbide- eta politika-ikasketak egin zituen Kiotoko Unibertsitatean. 1954an Shochiku estudioetan hasi zen lanean; han zuzendari-laguntzaile gisa jardun zuen eta zinemarako historiak eta zinema-kritikak idatzi zituen. 1959an bere lehen filma egin zuen, Ai to kibo no machi (Usoak saltzen dituen mutikoa), film berritzailea gaiz eta estiloz. 1960an Nihon no yoru to (Gaua eta lainoa Japonian) filma egin zuen Shochikuren baimenik gabe; 1960ean Japonian izandako gertakari larriak aipatzen dituen film honek iskanbila handia sortu zuen, Shochikuk debekatu zuen eta estudioaren eta zuzendariaren arteko harremanak eten ziren. Hurrengo hiru urteetan telebistarako filmak egin zituen, eta artikuluak idatzi zituen. 1965ean bere estudioa sortu zuen, Sozo-Sha, eta hainbat film egin zituen sexua eta hilketa gaitzat harturik. 1970 inguruan zinema independentearen gainbeherarekin batera Oshimak bere estudioa itxi zuen, eta zinema uztekotan ibili zen. 1976an frantses produktore baten laguntzaz eta zentsurari erronka joz bere maisulana egin zuen, Ai no korida (Zentzumenen inperioa), sexuari buruzko film gogorra, eskandalua sortu zuena eta nazioartean arrakasta handia izan zuena. Beste film batzuk: Amakusa Shiro Tokisada (1962, Iraultzailea), Etsuraku (1965, Haragiaren plazerrak), Hakuchu no torima (1966, Ikuspena), Kaettekita yopparai (1968, Hiru mozkorren itzulera), Shonen (1969, Mutikoa), Tokyo sengo hiwa (1970, Tokio gerraren ondoren), Ai no borei (1978, Pasioaren inperioa), Senjo no Merry Xmas, Mr. Lawrence (1983, Eguberri on, Mr. Lawrence), Max, mon amour (1986, Max, ene maitea) eta Taboo (1999).

Filmografia

Filmak

Urtea Filma Romaji Oharra(k)
1959 明日の太陽 Ashita no Taiyō Labur (7 min), kolore.
1959 愛と希望の街 Ai to Kibō no Machi 62 min, Z&b.
1960 青春残酷物語 Seishun Zankoku Monogatari 96 min, kolore.
1960 太陽の墓場 Taiyō no Hakaba 87 min, kolore.
1960 日本の夜と霧 Nihon no Yoru to Kiri 107 min, kolore.
1961 飼育 Shiiku 105 min, Z&b.
1962 天草四郎時貞 Amakusa Shirō Tokisada 101 min, Z&b.
1965 悦楽 Etsuraku 90 min, kolore.
1965 ユンボギの日記 Yunbogi no Nikki (labur) 24 min, Z&b.
1966 白昼の通り魔 Hakuchū no Tōrima 99 min, Z&b.
1967 忍者武芸帳 Ninja Bugei-Chō 131 min, Z&b.
1967 日本春歌考 Nihon Shunka-Kō 103 min, kolore.
1967 無理心中日本の夏 Muri Shinjū: Nihon no Natsu 98 min, Z&b.
1968 絞死刑 Kōshikē 117 min, Z&b.
1968 帰って来たヨッパライ Kaette Kita Yopparai 80 min, kolore.
1969 新宿泥棒日記 Shinjuku Dorobō Nikki 94 min, Z&b/kolore.
1969 少年 Shōnen 97 min, kolore.
1970 東京戰争戦後秘話 Tōkyō Sensō Sengo Hiwa 94 min, Z&b.
1971 儀式 Gishiki 123 min, kolore.
1972 夏の妹 Natsu no Imōto 96 min, kolor.
1976 愛のコリーダ Ai no korīda 104 min, kolore.
1978 愛の亡霊 Ai no Bōrē 108 min, kolore.
1983 戦場のメリークリスマス Senjō no Merī Kurisumasu 123 min, kolore, EB/Japonia.
1986 マックス、モン・アムール Max mon amour 97 min, kolore. Frantzia/AEB/Japonia.
1999 御法度 Gohatto 100 min, kolore.

Telebista

Urtea Izenburua Oharra(k)
1962 Kōri no Naka no Seishun 25 min
1963 Wasurerareta Kōgun 25 min
1963 Chiisana Bōken Ryokō 60 min
1964 Watashi wa Beretto 60 min
1964 Seishun no Ishibumi 40 min
1964 Hankotsu no Toride 25 min
1964 Gimei Shōjo 30 min
1964 Chita Niseigo Taiheiyō Ōdan 2 x 30 min
1964 Aru Kokutetsu-Jōmuin 25 min
1964 Aogeba Tōtoshi
1964 Aisurebakoso
1964 Ajia no Akebono 13 x 60 min
1965 Gyosen Sonansu 30 min
1968 Daitōa Sensō 2 x 30 min
1969 Mō-Takutō to Bunka Daikakumē 49 min
1972 Kyojin-Gun 73 min
1972 Joi! Bangla 24 min
1972 Goze: Mōmoku no Onna-Tabigēnin
1973 Bengal no Chichi Laman
1975 Ikiteiru Nihonkai-Kaisen 50 min
1976 Ikiteiru Gyokusai no Shima 25 min
1976 Ōgon no Daichi Bengal
1976 Ikiteiru Umi no Bohyō
1976 Denki Mō-Takutō
1977 Yokoi Shōichi: Guamu-to 28 Nen no Nazo o Ou 49 min
1977 Shisha wa Itsumademo Wakai 49 min
1991 Kyōto, My Mother's Place
1994 100 Years of Japanese Cinema 60min

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nagisa Oshima Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.