Nagaoka-kyo

Nagaoka-kyo (japonieraz 長岡京), Japoniako hiriburua izan zen 784 eta 794 bitartean. Bere kokapena, Otokuniko barrutian adierazi da, Yamashiroko probintzian eta Nagaokakyoko hirian, Kiotoko prefekturan, antzinako hiriburuaren izena hartu zuen hiria. Hiriburu honen zati batzuk, Nagaokakyo hirian egon ziren, baita Kiotoko Muko-ku eta Nishiyo-ku auzoetan ere.

784an, Kanmu Enperadoreak, hiriburua Heijo-kyotik (egungo Nara) eraman zuen. Shoku Nihongi testuaren arabera, hiriburua eramatearen arrazoia, kokapen berriak uretako ibilbide hobeak zituela izan zen. Beste azalpen batzuen artean, gorteen boteretik eta klero budistatik ihes egiteko nahia eta inmigranteen kanporatzea izan ziren, azken kasu honetan, enperadorearen ama inmigranteen oinordekoa zena.

785ean, hiriburu berriaren kargu zegoen gobernaria, Fujiwara no Tanetsugu, erahila izan zen. Enperadorearen anaia, Sawara Printzea, tartean egon zen, eta Awajiko probintziara erbesteratua izan zen, bertarantz zihoala hil zelarik.

794an, Kanmu Enperadoreak, hiriburua Heian-kyora pasa zuen (egungo Kiotoren erdialdean). Arrazoien artean, garraio hobe bat agintzen zuten ibaien ohiko uholdeak, uholdeek eragindako gaixotasunak, Enperatriza eta Printze oinordekoari eragin zietenak, eta Sawara Printzearen izpirituaren beldurra izan ziren.

Tokiaren indusketak 1954an hasi ziren, eta ate baten hondakinak argitara eman zituzten egoitza inperialean.


Aurrekoa
Heijo-kyo (Nara)
Japoniako hiriburua
784-794
Ondorengoa
Heian-kyo (Kioto)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.