Nafarroako erregeorde

Nafarroako erregeordea, euskal tradizioan Nafarroako bisorraia, Gaztelako eta, hedaduraz, Espainiako errege-erreginen ordezkaria izan zen Nafarroako Erresuman, Nafarroako konkistatik 1841eko Foruak Eraldatzeko Lege arte. José Ramón Rodil izan zen azkeneko erregeordea, 1843 arte. Ahalmen militarrak zituen Espainiako estatuaren funtzionario militar batek ordezkatu zuen, Nafarroako gobernadore zibilak.

Historia

1512an Fernando II.a Aragoikoak Nafarroa konkistatu eta gero sortu zuen kargua Nafarroako Erresuman erregea ordezkatzeko. Horrela, lehen erregea gazteegia zela edo kanpoan zegoela erabilitako kargua (berez aldi baterako zena) behin betiko erakunde bihurtu zen.

XIX. mendean kargua bertan behera uzten hasi zen, 1808an Napoleonek Nafarroa Garaia inbaditu zuenean bere jeneralek hartu zituzten erregeordeak zituen eginkizunak. Hauek erregeordetza ez ezik Nafarroako Erresuma bera eten zuen. Gero, Hirurteko Liberalean erregeordetza etenda gelditu zuten. Azkenean, Lehen Gerra Karlista bukatu eta gero, Lege Hitzartuaren bitartez, Nafarroako Erresuma desagertu eta, berarekin batera, erregeordea.

Historian, erregeorde guztiak kanpotarrak izan dira, Francisco Espoz Mina izan ezik.

Erregeordeen zerrenda

Luis de Velasco (1547-48)
Francisco Espoz (1834-36)
Noiztik Noizera Izena
15121514Diego Fernandez Kordobakoa, Comaresko markesa
15141515Islako bizkondea
15151516Maquedako dukea
15161516Fadrique Acuñakoa
15161521Antonio Manrique de Lara, Naiarako dukea
15211527Francisco Zuñiga Avellaneda, Mirandako kondea
15271534Martín Alonso Fernández de Córdoba, Alcaudeteko kondea
15341542Diego Hurtado de Mendoza, Cañeteko markesa
15421543Juan de Vega
15431546Luis Hurtado de Mendoza, Mondéjarreko markesa
15461547Álvaro de Mendoza, Castroko kondea
15471548Luis de Velasco (bitartekaria)
15481552Maquedako dukea
15521558Gabriel III.a de la Cueva Girón, Alburquerqueko dukea
15591559Juan Delgadillo (bitartekaria)
15601563Gabriel de la Cerda (bitartekaria)
15631564Otalora lizentziaduna (bitartekaria)
15641567Alfonso de Córdoba, Alcaudeteko kondea
15721575Juan de la Cerda, Medinaceliko dukea
15721575Vespasiano I.a Gonzaga, Traiectoko dukea
15751579Sancho Méndez de Leyva
15791589Francisco Hurtado de Mendoza, Almazángo markesa
15891595Martín de Córdoba, Córdobako markesa
15951610Juan de Cardona
16101618Alonso Idiakez Butroe eta Muxika Ciudad Realeko dukea
16181620Felipe Ramírez de Arellano Zuñiga, Aguilarreko kondea
16201623Juan de Mendoza, La Hinojosako markesa
16231629Bernardino González de Avellaneda, Castilloko kondea
16291629Fernando Girón
16291632Fuentesko markesa
16321634Luis Bravo de Acuña
16341637Francisco Andia-Irarrazabal, Valparaísoko markesa
16371638Fernando de Andrade
16381640Pedro Fajardo de Zuñiga, Los Vélezko markesa
16401640Francesco Maria Carafa, Nocerako dukea
16401641Enrique Enríquez, Tabarako markesa
16411643Sebastián Suárez de Mendoza, Coruñako kondea
16431645Duarte Fernando Álvarez de Toledo, Oropesako kondea
16451646Luis Ponce de León
16461652Diego López Pacheco, Villenako markesa
16521660Diego de Benavides, Santistebango kondea
16601661Antonio Álvarez de Toledo, Villanueva del Ríoko markesa
16611663Antonio Pedro Sancho Dávila, San Romángo markesa
16631668Francesco Tuttavilla, San Germángo dukea
16681671Diego Caballero de Illescas
16711676Alessandro Farnese, Parmako printzea
16761681Antonio de Velasco, Fuensalidako kondea
16811684Iñigo Belandia
16841685Enrique Benavides
16851686Chimayko printzea
16861690Alexandre de Bournonville, Bournonvilleko dukea
16901693Juan Manuel Fernández Pacheco, Escalonako dukea
16931697Baltasar de Zuñiga, Valeroko markesa
16971698Juan Carlos Batebile, Canflansko markesa
16981699Pedro Álvarez de Vega, Grajalgo kondea
16991702Domenico Pignatelli, San Vicenteko markesa
17021706Luis Francisco Benavides, Solerako markesa
17061712Fernando de Moncada, San Juango dukea
17121713Pedro Colón de Portugal, Veraguako dukea
17131722Tomás de Aquino Castiglione, Castiglioneko printzea
17221722Gonzalo Chacón
17221737Las Torresko kondea
17371749Macedako kondea
17491753Gagesko kondea
17531759Frai Manuel de Sada Antillón
17591760Juan Francisco Güemes y Orcasitas, Revillagigedoko kondea
17601765Luis González de Albelda y Cayro, Cairoko markesa
17651768Ambrosio de Funes, Riclako kondea
17681773Alonso Vicente de Solís, Montellanoko dukea
17731780Francisco Bucareli
17801788Manuel Azlor
17881790Martín Álvarez de Sotomayor
17901795Colomerako kondea
17951795Castelfrancoko printzea
17951797Joaquín Fonsdeviela
17971807Las Amarillasko markesa
18071807Fermín Francisco de Carvajal, San Carlosko dukea
18071808Vallesantoroko markesa
18081813Nafarroa frantziar jeneralen
zuzendaritzapean egon zen
18141820Jose Ezpeleta, Ezpeletako kondea
18201823Hirurteko Liberalean erregeordetza eten zuten
18231824Luis Rebolledo de Palafox, Lazángo markesa
18241826Juan José Ruiz de Apodaca, Venaditoko markesa
18261830Prudencio de Guadalfajara, Castroterreñoko dukea
18301832Manuel Llauder
18331833Pedro Sarsfield
18331834Gerónimo Valdés Sierra
18341836Francisco Espoz Mina
18361843José Ramón Rodil Campillo, Rodilgo markesa

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.