Nafarroako Zerga Ogasuna
Nafarroako Zerga Ogasuna edota Nafarroako Ogasuna 1989an Nafarroako Foru Erkidegoan sortutako erakunde administratibo eta autonomo bat da, bere eginkizunak lurralde honetako titularitea duten zerga eta diru sarrera publikoaren kudeaketa, azterketa eta bilketa da.
Nafarroako politika |
---|
Nafarroako Gobernua |
Nafarroako Parlamentua |
Nafarroako justizia |
Nafarroako ataria |
Erakunde honek berezko izaera juridikoa eta erabateko jarduera gaitasuna ditu, eta Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Ogasun sailburuaren zuzendaritza, planifikazio eta ardurapean dago.
Funtzioak
Nafarroako Zerga Ogasunak zergen kudeaketa eta bilketa burutzeko pertsona, material eta teknikoen kudeaketarako ardura du, betiere araudi fiskala bete eta zergadunen segurtasun fiskala ziurtatu dadin.
- Zerga Informazio Sistemen zerbitzua.
- Zuzeneko zergen, zigorren eta errekerimenduen zerbitzua.
- Zerga ez zuzenen eta Enpresa Handien zerbitzua.
- Diru sarreren azterketa.
- Zerga bilketa.
- Araudiaren garapenaren eta fiskalitatearen zerbitzua.
- Lurralde aberastasuna.
- Zergadunentzako laguntza eta informazioa.
- Zuzendari gerentea.
- Gobernu Batzordea.
Estatutuak
Erakunde honen estatutuak 119/2007ko Foru Dekretuan onartu ziren, 2007ko irailaren 3an, eta 2007ko irailaren 12an Nafarroako Aldizkari Ofizialak argitaratu zituen.
Ikus gainera
- Nafarroako Foru Hobekuntza
- Nafarroako Gobernua
- Arabako Ogasuna
- Bizkaiko Ogasuna
- Gipuzkoako Ogasuna
- Zerga Administrazioko Espainiako Agentzia