Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP, NAUP edo UPNA) 1987an sortu zuen Nafarroako Parlamentuak, herrialde honetan unibertsitate publiko bat egon zedin.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Datuak
Izen ofiziala
Universidad Pública de Navarra eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Izen laburraUPNA
MotaUnibertsitate publikoa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaEuropean University Association (en) Itzuli, Conference of Rectors of Spanish Universities (en) Itzuli eta Unión de Editoriales Universitarias Españolas
Erabilitako hizkuntzagaztelania
Historia
Sorrera1987ko apirilaren 21a
webgune ofiziala

1996-97 ikasturteaz geroztik, 10.500 inguru horretan egonkortu da ikasle kopurua. Irakasleak, berriz, 600 inguru dira. Gaur egun 10.000 ikasletik gora daude matrikulatuak lehen eta bigarren ziklotan eta 700 inguru hirugarren zikloan. Ikasleen % 92a Nafarroatik dator eta besteak Errioxa eta EAEtik batik-bat.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusa Iruñeko Arrosadian kokatu zen. 260.000 m2 ditu, eta campus nagusitik kanpo ere baditu ikastegiak eta berari atxikitako zentroak. Campusa Javier Saenz de Oiza arkitekto nafar ezagunak egina da. 2000-2001 ikasturtean ikasketa hauek eskaintzen zituen: Enpresa Zientzietako diplomatura (1.067 ikasle), Ingeniaritza Tekniko Industriala, Lan Harremanetako diploma, Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketan lizentzia, Ingeniaritza Industriala, Nekazaritza Ingeniaritza Teknikoa, Nekazaritza Ingeniaritza, Telekomunikazio Ingeniaritza, Ekonomia, Soziologia eta Zuzenbide lizentziak, eta Irakasle ikasketak eta Erizaintza.

2010eko urrian Nazioarteko Bikaintasun Campus izendapena jaso zuen NUPek.[1]

Fakultatea eta eskolak

Gaur egun, 6 fakultate edo eskolak osatzen dute NUP:

  • Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
  • Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea
  • Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
  • Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
  • Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskola
  • Zientzia Juridikoen Fakultatea

Ikasketak

Gaur egun 23 gradu egin daitezke. Hainbat lehen eta bigarren zikloko karrera daude oraindik, eta baita graduondoko ikasketak ere (Master titulu ofizialak eta doktoretza). [2]

Graduak

  • Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
    • Ekonomia Gradua
    • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
    • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu bikoitza
    • Ekonomia Graduko Nazioarteko Programa
    • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko Nazioarteko Programa.
    • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa
  • Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea
    • Haur Hezkuntzako Irakasleen Gradua (euskaraz)
    • Grado de Maestro en Educación Infantil (gaztelaniaz)
    • Lehen Hezkuntzako Irakasleen Gradua (euskaraz)
    • Grado de Maestro en Educación Primaria (gaztelaniaz)
    • Gizarte Laneko Gradua
    • Soziologia Aplikatuko Gradua
  • Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
    • Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua
  • Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
    • Ingeniaritza Elektromekanikoko Gradua, Mekanika, Elektrizitatea eta Industria Elektronika espezialitateetan
    • Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza Gradua (Tuterako campusa)
    • Industria Teknologietako Ingeniaritzako Gradua
    • Telekomunikazioen Teknologietako Ingeniaritza Gradua, honako berezitasun hauekin: Telekomunikazio Sistemak, Ikus-entzunezko eta Multimedia Sistemak, Telematika, Sistema Elektronikoak
    • Informatikako Ingeniaritza Gradua
  • Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskola
    • Erizaintza Gradua
    • Fisioterapia Gradua (Tuterako campusa)
  • Zientzia Juridikoen Fakultatea
    • Zuzenbidea Gradua
    • Lan Harremanak eta Giza Baliabideak Gradua
    • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu bikoitza


Ikasketak eta euskara

Euskaraz ikasteko eskubidearen inguruan hainbat kritika jaso ditu unibertsitate honek, batez ere Ikasle Abertzaleak taldeak eginikoak. Gaur egun ikasleen %33a baino gehiago euskalduna da baina karreren %10a baino gutxiago ikas daiteke hizkuntza honetan.

NUP eta euskarazko Wikipedia

2024ko apirilaren 2an, NUP eta Euskal Wikilarien Kultura Elkartea elkarlanean aritzeko lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten euskarazko Wikipedia elikatzeko, EWKEak sustatzen duen Hezkuntza programaren testuinguruan.[3]

Bi erakundeek hitzarmena sinatu zuten NUPek irakasleen eta ikasleen arteko lankidetza susta zezan euskarazko kalitatezko testuak eta multimedia edukiak ekoizteko eta Wikipedian argitaratzeko.

Garraiobide publikoa

LíneaIbilbideaOrdutegiaMaiztasunaOharrak
Unibertsitateak07:00 - 22:00
20´
Arrotxapea - Nafarroako Unibertsitate Publikoa06:45 - 22:15
15´
Renfe - Nafarroako Unibertsitate Publikoa06:32 - 22:36
12´
Ezkaba - El Sario eraikina06:38 - 22:08
15´

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.