Nafarroako Parlamentua
Nafarroako Parlamentua edo Nafarroako Gorteak (Parlamento de Navarra edo Cortes de Navarra, gaztelaniaz) Nafarroako Foru Komunitateko edo Nafarroa Garaiko organo legegilea da. 1982ko Nafarroako Foru Hobekuntza arautu ziren haren botereak.
Nafarroako Parlamentua | |
---|---|
X. legealdia | |
Nafarroako Parlamentuaren eraikina | |
Mota | |
Mota | Parlamentu |
Etxeak | Nafarroako Parlamentua Kontuen Ganbera Nafarroako Arartekoa[1] |
Zuzendaritza | |
Lehendakaria | Unai Hualde (GBai) 2019. urtetik |
Lehen lehendakariordea | Inmaculada Jurío (PSN) 2019. urtetik |
Bigarren lehendakariordea | Yolanda Ibáñez (NA+) 2019. urtetik |
Lehen idazkaria | Juan Sanchez (NA+) 2019. urtetik |
Bigarren idazkaria | Maiorga Ramírez (EH Bildu) 2019. urtetik |
Osaketa | |
Eserlekuak | 50 (gehiengo osoa: 26) |
Alderdi politikoak | Navarra Suma Nafarroako Alderdi Sozialista Geroa Bai Euskal Herria Bildu Ahal Dugu Izquierda-Ezkerra |
Hauteskundeak | |
Bozketa sistema | Ordezkaritza proportzionala zerrenden arabera |
Azken hauteskundeak | 2019ko maiatzaren 26a |
Webgunea | |
www.nafarroakoparlamentua.eus |
Hobekuntzak legegintza, ordezkaritza eta kontrol funtzioa ematen dio Nafarroako Gobernuari. Gainera, Nafarroako aurrekontu orokorrak eta laugarren xedapen iragankorra onartu, baztertu edo atzera bota ditzake. Era berean, Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Nafarroako arartekoa, Nafarroako Kontuen Ganberako presidentea eta Nafarroako senatarien zati bat izendatzen ditu.
Nafarroako Parlamentuko lehendakaria ere lege horren arabera arautzen da, eta lau urtean behin hautatzen dute parlamentariek, legegintzaldi bakoitzaren hasieran. Nafarroako Gorteetako kideak lau urtean behin hautatzen dituzte nafarrek. Parlamentuak Nafarroako Gobernuko lehendakaria kargutik kendu ahal izanen du zentsura-mozioa onartzen badu edo konfiantza ukatzen badio.
Kokalekua
Nafarroako Parlamentuaren eraikina Antzinako Auzitegiaren eraikin eraberrituan dago, Iruñeko Lehen Zabalguneko Sarasate pasealekuan. Aurretik, Nafarroako Foru Aldundiaren Jauregian egon zen, Karlos III.aren etorbideko sarreran, pasealeku berean, pasealekuaren aurrez aurre.
Eraikin hau, Lehen Zabalgunean eraiki zen izaera ofizialeko eraikuntza zibil bakarra izan zen. Sarasate pasealekua itxi eta Nafarroako Jauregiaren parean dago, beste muturrean. Lehen zirriborroak Angel Goikoetxeak egin zituen 1888an, baina lana Julian Arteaga udal arkitektoari enkargatu zitzaion eta honek 1892an amaitu zuen. Lursaila irregularra da, eta, beraz, fatxadek neurri desberdinak dituzte. Leihate handiak dituzten hiru solairuk osatzen dute, eta adreilu gorria eta Tafallako okre harria konbinatzen ditu. Gorputz nagusia harriaren erabilera esklusiboko klasizismora hurbiltzen da, bigarren mailako frontisak eklektizismotik gertu dauden bitartean.
Eraikin hau Justizia Jauregia izan zen 1996ra arte, eta, parlamentu bezala erabiltzeko, barrualdea eraberritu zen, fatxadak eta hormarte perimetrala mantenduz. 2002an Juan Miguel Otxotorena, Mariano Gonzalez Presentzio, Javier Perez Herreras eta Jose Bizente Baldenebrok egin zuten.
Hormarte perimetrala bulegoek, bilera-gelek, bulegoek eta zerbitzuek hartzen dute. Atondoak eta ganberak, oinplano trapezoidala duenak, patioa hartzen dute. Sarrera handia beirazko plano ia horizontal batez estalita dago, eta, beraz, argitasun handia du. Patioaren barruko fatxadak, zoruaz gain, beirazkoak dira, modernitate itxurakoak, kanpoko fatxadekin kontrastea egiten dutenak.
Eraikina
Nafarroako Parlamentuaren egoitza 1892an eraikitako eraikina da, Julian Arteaga arkitektoak diseinatua. 1996. urtea arte Justizia Jauregia izan zen.
2002az geroztik, aurrealdea zaharberritu ondoren, Nafarroako Parlamentuaren egoitza da. Urte hartan eraikina helburu horretarako eraberritua eta egokitua izan zen, Juan Miguel Otxotorena, Mariano González Presencio, Javier Pérez Herreras eta José Vicente Valdenebro arkitektoek parte hartuta.
Zati nagusia gehienbat harriz egina dago eta klasizismora hurbiltzen da; aldiz, bigarren mailako frontisak eklektizismora hurbiltzen dira. Eraikinak teilatuan Justizia Jauregia zen garaiko Justiziaren irudia (balantzarekin) eta Legearen taulen alegoria mantendu ditu.
Kontrol eta sustapen funtzioak
Sustapen funtzioa
Inbestidura ekitaldian, Parlamentuak Nafarroako Gobernuko lehendakaria hautatzen du. Hautagaiak bere gobernu programa aurkeztu eta Erregek izendatzen du. Lehendakari inbestitua izateko hautagaiak lehenbiziko bozketan erabateko gehiengoa lortu beharko du. Hau da, berrogeita hamar ordezkarien erdia eta bat gehiago; hogeita sei beraz. Baina ez badu erabateko gehiengoa lortzen hurrengo egunean beste bozketa bat egingo da; kasu honetan hautagaiak lehendakaritza lortuko du gehiengo sinplea lortuz; hots, bozka gehiago alde izatea aurka baino. Gehiengo sinplea lortzen ez bada, hautagaia arbuiatuko da eta hurrenez hurreneko hautagai-proposamenak izapidetuko dira lehenago aipatu legez. Lehenengo bozketatik 30 egun natural igaro badira eta ez bada hautagairik aukeratu Parlamentua desegingo da eta, berriz ere, hauteskundeak deituko dira; baina Parlamentuaren agintaldia lehenengoa bukatuko zen arte iraungo du.
Kontrol funtzioa
Hala ere, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak legegintzaldia amaitu aurretik Parlamentua desegitea ados dezake eta hauteskunde berriak deitu.Hauek dira salbuespenak:
-Saioen lehenengo epean.
-Legegintzaldia amaitzeko urtebete baino gutxiago falta denean.
-Zentzura mozioa tramitazioan dagoenean.
-Estatu hauteskundeak prozesua deituak daudenean.
-Parlamentua aurreko prozeduraren bidez desegin zenetik gutxienez urtebete iragan ez denean. Kasu horretan, hauteskunde dei horretatik sortzen den Parlamentu berriak jatorrizko legegintzaldiaren berezko amaiera bitarteko agintaldia izango du.
Nafarroako politika |
---|
Nafarroako Gobernua |
Nafarroako Parlamentua |
Nafarroako justizia |
Nafarroako ataria |
Nafarroako Gobernuak ekintza bat burutzeko hautatu duen Parlamentuaren babesa izan behar du. Horretarako gobernuak aldarrikatzen dituen legeez gain, Parlamentuak exekutiboaren jardueretarako kontrol tresnak ditu; honen garapenean eta prozesuan eragiteko helburuarekin.
Parlamentuak bere funtzioak betetzeko Gobernutik behar adina informazio eskura dezake; modu berean, galderak, interpelazioak edo zuzeneko informazioa lortzeko Parlamentuak Ganberako organoen aholkulariak bertaratzea eska dezake.
Parlametuak Gobernuaren jarduna kontrolatzeko bi mekanismo ditu, hauek erkidegoaren zuzendaritza politikoan parte hartzea ahalbidetzen diote Parlamentuarai. Batetik, Zentsura Mozioaren bitartez, Legebiltzarrak babesa ematen dio beste hautagai eta programa bati Gobernuko lehendakari izateko. Bestetik, Konfiantza eskaeraren bidez, Gobernua ezartzen ari den programa berretsi edo Gobernua ordezten da.
Antolaketa
Hauteskundeetarako arautegia:
Parlamenturako hauteskundeak
Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak azaroaren 17ko 1986/16 Lege Foralaren arabera arautzen dira. 50 parlamentari aukeratzen dira barruti bakarrean, hauek zerrenda itxi zein blokeatuetan aurkezten dira; eta aulkiak D'Hondt sistema proportzional batean oinarrituz herritarren bozaren arabera banatzen dira.
Parlamentuak bere mahaiburua eta hurrengo lau urteetan instituzioa gobernatu beharko duen mahaia hautatzen du. Hau 2015eko ekainaren 15eko ondoz ondoko saioan erabaki zen. Data horretatik aurrera, aurkezpen prozedura hasten da, eta kasu honetan, Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakaria ere bai. Lehendakari hori Nafarroako parlamentariek hautatzen dute, eta Espainiar Estatuko Erregeak izendatzen du.
- Proposamena: Ganberaren osaketaren hurrengo 10 egunen barruan Ganberako mahaiburuak, ordezkatze parlamentarioa duten talde zein alderdi politikoen bozeramaileekin hautagai bat proposatu behar du; gutxienez hiru eguneko epearekin osoko bilkura batera deituta.
- Inbestidura eztabaida: lehendakari proposamenaren komunikazioarekin batera inbestidura saioa hasten da. Hautagaiak, inolako denbora-mugarik gabe, bere programa politikoa aurkezten du. Ondoren, talde politiko bakoitzak, handienetik txikienera, 30 minutuko interbentzioa egin dezake. Talde mistoa, interbentzioa burutzean azkena izango dena, bere denbora bere taldeen artean bana dezake. Hautagaiak talde parlamentarioei nahi haina aldiz erantzuten ahal die, banaka edo orokorrean. Beraz, Ganberako mahaiburuak zehaztutako denbora izango dute talde parlamentarioek honen erantzunari erreplika egiteko.
- Bozketa: mahaiburuak zehaztutako ordutegiaren barruan egiten da bozketa, paperen bidez modu sekretuan. Hautagaiak erabateko gehiengoa lortzen badu lehendakaria izango da. Bestela, 24 ordu barru bozen gehiengo sinplea lortu beharko du lehendakari izateko.
- Izendatzea eta boterearen eskuratzea: Erregeak BOEn eta BONen argitaraturiko Errege Dekretuan oinarrituz, Nafarroako Gobernuko lehendakari izendatzen du hautetsi berria. Hurrengo 10 egun naturaletan Parlamentuko mahaiburuaren aurrean hautetsiak zin eginez edo bere hitza emanez kargua onartzen du (Lege Foraleko 24 eta 25 art. 2004/14 abenduaren 3an).
Hautagaia onartzen ez bada, modu berean, hurrenez hurren, hurrengo hautagaiak aurkeztu behar dira. Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetatik hiru hilabeteko epea igaro bada, eta ez bada hautagairik aurkeztu edota aukeratu, Parlamentua desegingo da eta berriz ere, hauteskundeak deituko dira. Parlamentu berriak lau urtez egongo da agintean.
Parlamentuaren batzarrak
Hurrengo datu guztiak 2015-2019 legegintzaldikoak dira.
Osoko bilkura
50 parlamentariak biltzen ditu, instituzioaren ordezkari gorena da. Izaera errepresentatiboa duela eta Ganberako kide guztiak parte hartzen dutela kontuan hartuz, Nafarroaren borondatearen adierazpen zuzenenatzat ulertu behar dugu. Udalbatzak, batzordeek aurretik proposatutako foru legeak onartzeaz arduratzen da. Nafarroako Gobernuak Estatuarekin edota beste Autonomia Erkidegoekin adostu beharreko hitzarmenak baimentzen ditu. Gobernua kontrolatzen du Mozio Zentsuren eta galdera eta interpelazioen bidez. Laburbilduz, osoko bilkura ekintza parlamentarioaren eginkizun garrantzitsuenez arduratzen da.
-Osoko bilkuraren egitura:[2]
- Lehendakari edo mahaiburua: Unai Hualde, Geroa Baiko kidea.
- Lehendakariorde edo mahaiburuordea: Inmaculada Jurío, PSNko kidea.
- Bigarren lehendakariorde edo mahaiburuordea: Yolanda Ibáñez, UPNko kidea.
- Idazkaria: Juan Luis Sánchez de Muniáin, Navarra Sumako kidea.
- Bigarren idazkaria: Maiorga Ramirez Erro, EhBilduko kidea.
- Beste guztiak: foru parlamentariak.
Mahaia
Gainerako batzordeen lana zuzentzeaz arduratzeaz gain, eztabaidarako aurkezten diren gaien izapidetzea aitortzen die. Horretaz gain, Parlamentuaren funtzionamenduaren administrazio ordinarioaz arduratzen da; eta ekimen ofizialetan Ganberaren ordezkaria izan behar du. Parlamentuaren osaketarako egiten den lehenengo saioan Ganberako Mahaia aukeratzen da. Mahai hori Parlamentuaren lehendakariak, bi lehendakariordek eta bi idazkarik osatzen dute. Mahaiburua Ganberaren ordezkaritzaz eta lan parlamentarioez arduratzen da. Gainera, zalantza kasuetan erregelamendua interpretatzeko eta hau betearazteko eskuduntzak ditu. Lehendakari edo mahaiburua parlamentarien artean erabateko gehiengoarekin aukeratzen da, hau ez bada horrela gertatzen, bigarren bozketan, lehenengoan boza gehien atera dituztenen biren artean boza gehien ateratzen dituena lehendakari izango da.
Lehen lehendakariordeak eta eta bigarrenak, hurrenez hurren, lehendakari ordezkatzen dute, lehendakariak ezintasunik izanez gero haren eginkizunak bere eginez. Lehen idazkariak eta bigarrenak saioen eta lan parlamentarioen garapenean lehendakaria laguntzen dute.
-Mahaiaren egitura:[2]
- Lehendakari edo mahaiburua: Unai Hualde, Geroa Baiko kidea.
- Lehendakariorde edo mahaiburuordea: Inmaculada Jurío, PSNko kidea.
- Bigarren lehendakariorde edo mahaiburuordea: Yolanda Ibáñez, UPNko kidea.
- Idazkaria: Juan Luis Sánchez de Muniáin, Navarra Sumako kidea.
- Bigarren idazkaria: Maiorga Ramirez Erro, EhBilduko kidea.
Bozeramaileen batzordea
Ganberako Mahaia laguntzen duen zuzendaritzarako batzordea da. Betan, talde parlamentarioak beren bozeramailearengatik ordezkatuak daude. Hauek lan eta auzi parlamentarioen izapidetzeak merezi duen epaiketa politikoen formakuntzan parte hartzen dute. Erabakiak boza ponderatuaren sistemaren bidez hartzen dira (bozeramaile bakoitzak bere talde parlamentarioak dituen aulki haina boza ditu). Hauek dira batzorde hauen eginkizun batzuk: Ganberaren aurrekontuak eta kontuak onartzea eta adierazpen instituzionalak egitea.
-Bozeramaileen batzordearen egitura:
- Adolfo Araiz Flamarique, EhBilduko kidea.
- Ana María Beltrán Villaba, PPko kidea.
- María Victória Chivite Navascués, PSNko kidea.
- Carlos Couso Chamarro, Ahal dugu-Podemoseko kidea.
- José Javier Esparza Abaurrea, UPNko kidea.
- Koldo Martinez Urionabarrenetxea, Geroa Baiko kidea.
- José Miguel Nuin Moreno, Izquierda-ezkerrako kidea.
Batzorde Iraunkorra: Nafarroako Parlementua bilduta ez dagoenean (urtarrilean, uztailean eta abuztuan) eta hauteskundeak deitu direlako Ganbera desegiten denean, honen eginkizunetaz arduratzen da. Honen ekintzak ezohiko eta beharrizan larriengatik justifikatuak egon beharko dira. Nafarroako Parlamentuko lehenakaria Batzorde Iraunkorraren burua da, hitz egiteko eskubidea duen arren, ez du boza eskubiderik. Horretaz gain, mahaikideak eta Bozeramaile batzordearen kideak ere honen parte dira. Erabakiak boza ponderatuaren sistemaren bidez hartzen dira.
-Batzorde Iraunkorraren egitura:
- Presidentea: Ainhoa Aznarez Igarza, Ahal dugu-Podemoseko kidea.
- Bozeramilea: Adolfo Araiz Flamarique, EhBilduko kidea.
- Bozeramilea: Ana María Beltrán Villaba, PPko kidea.
- Bozeramilea: María Victória Chivite Navascués, PSNko kidea.
- Bozeramilea: Carlos Couso Chamarro, Ahal dugu-Podemoseko kidea.
- Bozeramilea: José Javier Esparza Abaurrea, UPNko kidea.
- Bozeramilea: Koldo Martinez Urionabarrenetxea, Geroa Baiko kidea.
- Bozeramilea: José Miguel Nuin Moreno, Izquierda-ezkerrako kidea.
- Presidenteordea: Unai Hualde Iglesias, Geroa Baiko kidea.
- Bigarren presidenteordea: Alberto Catalan Higueras, UPNko kidea.
- Idazkaria: Maiorga Ramirez Erro, EhBilduko kidea.
- Bigarren idazkaria: Maribel Garcia Malo, UPNko kidea.
- Beste guztiak: parlamentario foralak.
Ohiko batzordeak eta batzorde bereziak
Gobernuaren arloen araberako organo espezializatuak dira batzordeak. Ganberaren osaketa eskala txikiago batean, proportzionalki erreproduzitzen dute. Beren eginkizun nagusia lege proposamen eta proiektuak aztertzea da, hauek aldatuz onartzen diren zuzenketen arabera. Hau bukatzean Txostena sortzen da, eta Ganberaren osoko bilkuraren aurrean berriro aztertzen da.
Gobernua kontrolatzen dute galdera, mozioen eta saio informatiboen bitartez; hauetan gobernukide baten presentzia eskatzen da.
Nafarroako Parlamentuaren Ohiko Batzordeak:
-Erregimen Foralaren batzordea.
- Presidentea: Patxi Leuza Garcia, Geroa Baiko kidea.
- Presidenteordea: Sergio Sayas Lopez, UPNko kidea.
- Idazkaria: Mikel Buil Garcia, Ahal Dugu-Podemoseko kidea.
- Bozeramailea: Adolfo Araiz Flamarique, EhBilduko kidea.
- Bozeramailea: Ana Beltrán Villaba, PPko kidea.
- Parlamentari forala: Alberto Catalán Higueras, UPNko kidea.
- Bozeramailea: María Victória Chivite Navascués, PSNko kidea.
- Parlamentari forala: José Javier Esparza Abaurrea, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Unai Hualde Iglesias, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: María Inmaculada Jurío Macaya, PSNko kidea.
- Bozeramailea: Koldo Martinez Urionabarrenetxea, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: José Miguen Nuin Moreno, Izquierda-ezkerrako kidea.
- Parlamentari forala: Maiorga Ramirez Erro, EhBilduko kidea.
- Parlamentari forala: María Teresa Saez Barrao, Ahal dugu-Podemoseko kidea.
- Parlamentari forala: Juan Luis Sanchez de Muniain Lacaisa, UPNko kidea.
-Erregelamenduaren batzordea.
- Presidentea: Ainhoa Aznarez Igarza, Podemoseko kidea.
- Parlamentari forala: Virginia Aleman Arrastio, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: Adolfo Araiz Flamarique, EhBilduko kidea.
- Parlamentari forala: Carlos Garcia Adanero, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Javier Garcia Jimenez, PPko kidea.
- Bozeramailea: Unai Hualde Iglesias, Geroa Baiko kidea.
- Bozeramailea: María Inmaculada Jurío Macaya, PSNko kidea.
- Parlamentari forala: María Esther Korres Bengoetxea, EhBilduko kidea.
- Parlamentari forala: José Miguel Nuin Moreno, Izquierda-ezkerrako kidea.
- Parlamentari forala: Laura Lucía Perez Ruano, Podemoseko kidea.
- Parlamentari forala: María Concepción Ruiz Lopez, PSNko kidea.
- Parlamentari forala: Ana San Martín Aniz, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Consuelo Satrustegi Marturet, Geroa Baiko kidea.
- Bozeramailea: Rubén Velasco Fraile, Podemoseko kidea.
- Bigarren presidenteordea: Alberto Catalán Higueras, UPNko kidea.
- Lehenengo idazkaria: Maiorga Ramirez Erro, EhBilduko kidea.
- Bigarren idazkaria: Maribel Garcia Malo, UPNko kidea.
-Hezkuntza batzordea.
- Presidentea: Nuria Medina Santos, PSNko kidea.
- Presidenteordea: Iñaki Iriarte Lopez, UPNko kidea.
- Idazkaria: María Esther Korres Bengoetxea, EhBilduko kidea.
- Bozeramailea: Isabel Aramburu Bergua, Geroa Baiko kidea.
- Bozeramailea: Miren Aranoa Astigarraga, EhBilduko kidea.
- Parlamentari forala: Alberto Catalán Higueras, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Carlos Couso Chamarro, Podemoseko kidea.
- Parlamentari forala: María Luisa de Simón Caballero, Izquierda-ezkerrako kidea.
- Parlamentari forala: Rafael Eraso Salazar, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: Javier García Jimenez, PPko kidea.
- Bozeramailea: Carlos Jimeno Gurpegi, PSNko kidea.
- Bozeramailea: María Teresa Saez Barrao, Podemoseko kidea.
- Parlamentari forala: Ana San Martin Aniz, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Consuelo Satrustegi Marturet, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: Luis Zarraluki Ortigosa, UPNko kidea.
-Osasun batzordea.
- Presidentea: Consuelo Satrustegi Marturet, Geroa Baiko kidea.
- Presidenteordea: Maribel Garcia Malo, UPNko kidea.
- Idazkaria: Fanny Cecilia Carrillo Suarez, Podemoseko kidea.
- Bozeramailea: María Victória Chivite Navascués, PSNko kidea.
- Parlemntari Forala: María Luisa de Simón Caballero, Izquierda-ezkerrako kidea.
- Parlamentari forala: Mónica Doménech Linde, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Rafael Eraso Salazar, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: María Asunción Fernandez de Garayalde Lazkano Sala, EhBilduko kidea.
- Parlamentari forala: Begoña Ganuza Bernaola, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Javier Garcia Jimenez, PPko kidea.
- Bozeramailea: Koldo Martinez Urionabarrenetxea, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: Nuria Medina Santos, PSNko kidea.
- Bozeramailea: Bakartxo Ruiz Jaso, EhBilduko kidea.
- Bozeramailea: María Teresa Saez Barrao, Podemoseko kidea.
- Parlamentari forala: Sergio Sayas López, UPNko kidea.
-Eskaera batzordea.
- Presidentea: Laura Lucía Perez Ruano, Podemoseko kidea.
- Presidenteordea: Begoña Ganuza Bernaola, UPNko kidea.
- Idazkaria: Koldo Martinez Urionabarrenetxea, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: Cristina Altuna Otxotorena, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: David Anaut Peña, EhBilduko kidea.
- Bozeramailea: Miren Aranoa Astigarraga, EhBilduko kidea.
- Bozeramailea: Fanny Cecilia Carrillo Suarez, Podemoseko kidea.
- Parlamentari forala: Luis Casado Oliver, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Jokin Castiella Imaz, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: María Luisa de Simón Caballero, Izquierda-ezkerrako kidea.
- Parlamentari forala: Javier Garcia Jimenez, PPko kidea.
- Bozeramailea: Miguel Garmendia Perez Guzman, PSNko kidea.
- Parlamentari forala: Carlos Gimeno Gurpegi, PSNko kidea.
- Parlamentari forala: Patxi Leuza Garcia, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: Ana San Martin Aniz, UPNko kidea.
-Elkarbizitza eta elkartasun internazionalerako batzordea.
- Presidentea: Nuria Medina Santos, PSNko kidea.
- Presidenteordea: Begoña Ganuza Bernaola, UPNko kidea.
- Idazkaria: María Asunción Fernandez de Garayalde Lazkano Sala, EhBilduko kidea.
- Parlamentari forala: Virginia Aleman Arrastio, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: Cristina Altuna Otxotorena, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Ainhoa Aznarez Igarza, Podemoseko kidea.
- Bozeramailea: Fanny Cecilia Carrillo Suarez, Podemoseko kidea.
- Parlamentari forala: María Luisa de Simón Caballero, Izquierda-ezkerrako kidea.
- Parlamentari forala: Mónica Doménech Linde, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Rafael Eraso Salazar, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: Javier Garcia Jimenez, PPko kidea.
- Parlamentari forala: Iñaki Iriarte Lopez, UPNko kidea.
- Bozeramailea: María Esther Korres Bengoetxea, EhBilduko kidea.
- Bozeramailea: Consuelo Satrustegi Marturet, Geroa Baiko kidea.
- Bozeramailea: Ainhoa Unzu Garate, PSNko kidea.
-Garapen ekonomikorako batzordea.
- Presidentea: Jokin Castiella Imaz, Geroa Baiko kidea.
- Presidenteordea: María Carmen Segura Moreno, UPNko kidea.
- Idazkaria: Mikel Buil Garcia, Podemoseko kidea.
- Parlamentari forala: Virginia Alemán Arrastio, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: Ana María Beltran Villaba, PPko kidea.
- Bozeramailea: Carlos Couso Chamarro, Podemoseko kidea.
- Bozeramailea: Rafael Eraso Salazar, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: Carlos Garcia Adanero, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Maribel Garcia Malo, UPNko kidea.
- Bozeramailea: Guzmán Miguel Garmendia Pérez, PSNko kidea.
- Parlamentari forala: Aranzazu Izurdiaga Osinaga, EhBilduko kidea.
- Parlamentari forala: José Miguel Nuin Moreno, Izquierda-ezkerrako kidea.
- Parlamentari forala: Maiorga Ramirez Erro, EhBilduko kidea.
- Parlamentari forala: Ainhoa Unzu Garate, PSNki kidea.
- Parlamentari forala: Luis Zarraluki Ortigosa, UPNko kidea.
-Eskubide sozialen batzordea.
- Presidentea: Bakartxo Ruiz Jaso, EhBilduko kidea.
- Presidenteordea: Ana San Martin Aniz, UPNko kidea.
- Idazkaria: Consuelo Satrustegi Marturet, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: Virginia Aleman Arrastio, Geroa Baiko kidea.
- Bozeramailea: Isabel Aramburu Bergua, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: Ana María Beltran Villaba, PPko kidea.
- Bozeramailea: Mikel Buil Garcia, Podemoseko kidea.
- Parlamentari forala: Fanny Cecilia Carrillo Suarez, Podemoseko kidea.
- Bozeramailea: María Asunción Fernandez de Garayalde Lazkano Sala, EhBilduko kidea.
- Parlamentari forala: Maribel Garcia Malo, UPNko kidea.
- Bozeramailea: Nuria Medina Santos, PSNko kidea.
- Parlamentari forala: José Miguel Nuin Moreno, Izquierda-ezkerrako kidea.
- Parlamentari forala: María Carmen Segura Moreno, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Ainhoa Unzu Garate, PSNko kidea.
- Parlamentari forala: Luis Zarraluki Ortigosa, UPNko kidea.
-Giza harremanen eta harreman instituzionalen batzordea.
- Presidentea: María Teresa Saez Barrao, Podemoseko kidea.
- Presidenteordea: Patxi Leuza Garcia, Geroa Baiko kidea.
- Idazkaria: Mónica Doménech Linde, UPNko kidea.
- Bozeramailea: Virginia Aleman Arrastio, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: David Arnaut Peña, EhBilduko kidea.
- Parlamentari forala: Ana María Beltran Villaba, PPko kidea.
- Parlamentari forala: Iñaki Iriarte Lopez, UPNko kidea.
- Bozeramailea: María Inmaculada Jurío Macaya, PSNko kidea.
- Parlamentari forala: Koldo Martinez Urionabarrenetxea, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: José Miguel Nuin Moreno, Izquierda-ezkerrako kidea.
- Bozeramailea: Laura Lucía Perez Ruano, Podemoseko kidea.
- Bozeramailea: Bakartxo Ruiz Jaso, EhBilduko kidea.
- Parlamentari forala: María Concepción Ruiz Lopez, PSNko kidea.
- Parlamentari forala: Ana San Martin Aniz, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Juan Luis Sanchez de Munian Lacaisa,UPNko kidea.
-Herri garapenerako, Ingurugirorako eta Tokiko administraziorako batzordea.
- Presidentea: Maiorga Ramirez Erro, EhBilduko kidea.
- Presidenteordea: Luis Zarraluki Ortigosa, UPNko kidea.
- Idazkaria: Rafael Eraso Salazar, Geroa Baiko kidea.
- Bozeramailea: David Anaut Peña, EhBilduko kidea.
- Parlamentari forala: Luis Casado Oliver, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Maria Luisa, De Simón Caballero, Izquierda-ezkerrerako kidea.
- Parlamentari forala: Begoña Ganuza Bernaola, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Javier Garcia Jimenez, PPko kidea.
- Bozeramailea: Unai Hualde Iglesias, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: María Inmaculada Jurío Macaya, PSNko kidea.
- Parlamentari forala: María Teresa Saez Barrao, Podemoseko kidea.
- Parlamentari forala: María Carmen Segura Moreno, UPNko kidea.
- Bozeramailea: Ruben Velasco Fraile, Podemoseko kidea.
-Ogasun eta Politika finantziarioaren batzordea.
- Presidentea: Isabel Aramburu Bergua, Geroa Baiko kidea.
- Presidenteordea: Luis Casado Oliver, UPNko kidea.
- Idazkaria: Maiorga Ramirez Erro, EhBilduko kidea.
- Parlamentari forala: Adolfo Araiz Flamarique, EhBilduko kidea.
- Parlamentari forala: Oscar Arizkuren Pola, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Ana María Beltran Villalba, PPko kidea.
- Parlamentari forala: Fanny Cecilia Carrillo Suarez, Podemoseko kidea.
- Bozeramailea: Jokin Castiella Imaz, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: Carlos Garcia Adanero, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Guzmán Miguel Garmendia Pérez, PSNko kidea.
- Parlamentari forala: Unai Hualde Iglesias, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: José Miguel Nuin Moreno, Izquierda-ezkerrako kidea.
- Bozeramailea: Laura Lucía Perez Ruano, Podemoseko kidea.
- Parlamentari forala: Juan Luis Sanchez de Munian Lacaisa,UPNko kidea.
- Bozeramailea: Ainhoa Unzu Garate, PSNko kidea.
Presidentziaren, Funtzio Publikoaren eta Barne eta Justiziaren batzordea.
- Presidentea: Unai Hualde Iglesias, Geroa Baiko kidea.
- Presidenteordea: Crstina Altuna Otxotorena, UPNko kidea.
- Idazkaria: Ruben Velasco Fraile, Podemoseko kidea.
- Parlamentari forala: Adolfo Araiz Flamarique, EhBilduko kidea.
- Parlamentari forala: Oscar Arizkuren Pola, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Ana María Beltran Villalba, PPko kidea.
- Parlamentari forala: Jokin Castiella Imaz, Geroa Baiko kidea.
- Bozeramailea: Carlos Garcia Adanero, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Maria Luisa, De Simón Caballero, Izquierda-ezkerrerako kidea.
- Parlamentari forala: Iñaki Iriarte Lopez, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Aranzazu Izurdiaga Osinaga, EhBilduko kidea.
- Bozeramailea: María Inmaculada Jurío Macaya, PSNko kidea.
- Bozeramailea: Patxi Leuza Garcia, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: María Concepción Ruiz Lopez, PSNko kidea.
- Parlamentari forala: Sergio Sayas Lopez, UPNko kidea.
-Kulturaren, Kirolaren eta Gazteriaren batzordea.
- Presidentea: María Asunción Fernandez de Garayalde Lazkano Sala, EhBilduko kidea.
- Presidenteordea: Luis Zarraluki Ortigosa, UPNko kidea.
- Idazkaria: Virginia Aleman Arrastio, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: Crstina Altuna Otxotorena, UPNko kidea.
- Bozeramailea: Miren Aranoa Astigarraga, EhBilduko kidea.
- Bozeramailea: Mikel Buil Garcia, Podemoseko kidea.
- Parlamentari forala: Fanny Cecilia Carrillo Suarez, Podemoseko kidea.
- Parlamentari forala: Luis Casado Oliver, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Jokin Castiella Imaz, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: Mónica Doménech Linde, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Javier Garcia Jimenez, PPko kidea.
- Parlamentari forala: Guzmán Miguel Garmendia Pérez, PSNko kidea.
- Bozeramailea: Carlos Gimeno Gurpegi, PSNko kidea.
- Parlamentari forala: José Miguel Nuin Moreno, Izquierda-ezkerrako kidea.
- Bozeramailea: Consuelo Satrustegi Marturet, Geroa Baiko kidea.
Hautaz gain, Osoko bilkurak beste batzorde batzuk sor ditzake; eta batzorde bereziak ere bai, ezohiko gaiak tratatzeko; hauek konpontzean batzordea desegingo litzateke. Horretaz gain, ikerkuntzarako batzordeak sor ditzake interes publikoko edozein gairen inguruan ikertzeko.
Nafarroako Parlamentuaren batzorde bereziak:
-Desgaitasunerako politika integralen batzorde berezia.
- Presidentea: Isabel Aramburu Bergua, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: Ana María Beltran Villalba, PPko kidea.
- Parlamentari forala: Mikel Buil Garcia, Podemoseko kidea.
- Parlamentari forala: María Asunción Fernandez de Garayalde Lazkano Sala, EhBilduko kidea.
- Parlamentari forala: Maribel Garcia Malo, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: Nuria Medina Santos, PSNko kidea.
- Parlamentari forala: José Miguel Nuin Moreno, Izquierda-ezkerrako kidea.
-Euskararen Lege Foral berria sortzeko batzorde berezia.
- Presidentea: David Anaut Peña, EhBilduko kidea.
- Parlamentari forala: Ana María Beltran Villalba, PPko kidea.
- Parlamentari forala: Carlos Garcia Adanero, UPNko kidea.
- Parlamentari forala: María Inmaculada Jurío Macaya, PSNko kidea.
- Parlamentari forala: Koldo Martinez Urionabarrenetxea, Geroa Baiko kidea.
- Parlamentari forala: José Miguel Nuin Moreno, Izquierda-ezkerrako kidea.
- Parlamentari forala: Laura Lucía Perez Ruano, Podemoseko kidea.
Nafarroako Parlamentuko alderdi eta taldeak [3] | |||||
Izena | Alderdia | Logoa | Bozeramailea | Eserlekuak | |
---|---|---|---|---|---|
Navarra Suma parlamentu-taldea | NA+ | Jose Javier Esparza | 20[4] | ||
Partido Socialista de Navarra parlamentu-taldea | PSN-PSOE | Ramon Alzorriz | 11 | ||
Geroa Bai parlamentu-taldea | Geroa Bai | Uxue Barkos | 9 | ||
EH Bildu Nafarroa parlamentu-taldea | EH Bildu | Bakartxo Ruiz | 7 | ||
Podemos-Ahal Dugu parlamentu-taldea | Podemos | Mikel Buil | 2 | ||
Izquierda-Ezkerra FPE | I-E | Maria Luisa de Simon | 1 | ||
Mahaiaren osaketa [5] | ||
Kargua | Titularra | Alderdia |
---|---|---|
Lehendakaria | Unai Hualde | Geroa Bai |
Lehen lehendakariordea | Inmaculada Jurío | PSN |
Bigarren lehendakariordea | Yolanda Ibañez | Navarra Suma |
Idazkari lehena | Juan Luis Sánchez de Muniain | Navarra Suma |
Idazkari bigarrena | Maiorga Ramirez | EH Bildu |
Nafarroako Parlamentuko lehendakariak
Legegintzaldia | Lehendakaria | Alderdia |
---|---|---|
0. (1979-1983) | Victor Manuel Arbeloa Muru | PSN |
I. (1983-1987) | Balbino Bados Artiz | UPN |
II. (1987-1991) | Ignacio Javier Gomara Granada | UPN |
III. (1991-1995) | Javier Otano Cid | PSN |
IV. (1995-1999) | Lola Eguren Apeztegia | PSN |
V. (1999-2003) | Jose Luis Castejon Garrues | PSN |
VI. (2003-2007) | Rafael Gurrea Indurain | UPN |
VII. (2007-2011) | Elena Torres Miranda | PSN |
VIII. (2011-2015) | Alberto Catalán Higueras | UPN |
IX. (2015-2019) | Ainhoa Aznarez Igarza | Ahal Dugu |
X. (2019-2023) | Unai Hualde Iglesias | Geroa Bai |
Aurreko emaitzak
2015-2019 legegintzaldia
2011-2015 legegintzaldia
2007-2011 legegintzaldia
- UPN: 22 eserleku
- NaBai*: 12 eserleku
- PSN: 12 eserleku
- NEB: 2 eserleku
- CDN: 2 eserleku
- NaBai: Aralar (5 eserleku), Eusko Alkartasuna (4 eserleku), Batzarre (eserleku bat), EAJ/PNV (eserleku bat) ta idependienteak (eserleku bat). Lau alderdi hauek osatzen dute Nafarroa Bai koalizioa.
- Eusko Abertzale Ekintzaren (EAE-ANV) aldeko botoak baliogabetzat hartu ziren bere hautes zerrendak legez kanporatu baitzituzten.
2003-2007 legegintzaldia
- UPN: 23 eserleku
- PSN: 11 eserleku
- NEB: 4 eserleku
- Aralar: 4 eserleku
- CDN: 4 eserleku
- EA: 3 eserleku
- EAJ: eserleku 1
- Ezker Abertzalearen Autodeterminaziorako Bilgunea (AuB) debekatua izan zen arren, bere aldeko boto eskatu zuten, nahiz eta ofizialki baliogabetzat hartu.
1999-2003 legegintzaldia
1995-1999 legegintzaldia
1991-1995 legegintzaldia
1987-1991 legegintzaldia
Emaitzak alderdiaren arabera
Eserlekuak urteko | |||||||||||
Hautagaitza | 1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995 | 1999 | 2003 | 2007 | 2011 | 2015 | 2019 |
NA+ | 20 | ||||||||||
UPN | 13 | 13 | 14 | 20 | 17 | 22 | 23 | 22 | 19 | 15 | 15[6] |
C's | 3[6] | ||||||||||
PP | 8[7] | 5[8] | 4 | 2 | 2[6] | ||||||
PSN | 15 | 20 | 16[9] | 19 | 11 | 11 | 11 | 12 | 9 | 7 | 11 |
GBai | 12[10] | 8[10] | 9 | 9 | |||||||
Bildu/EH Bildu | 7 | 8 | 7 | ||||||||
Podemos | 7 | 2 | |||||||||
IE | 2[11] | 5[11] | 3[11] | 4[11] | 2[11] | 3 | 2 | 1 | |||
CDN | 10 | 3 | 4 | 2 | |||||||
EA-EAJ | 3 | 4 | |||||||||
Aralar | 4 | ||||||||||
EH | 8 | ||||||||||
HB | 9 | 6 | 7 | 6 | 5 | ||||||
EA | 4 | 3 | 2 | ||||||||
CDS | 4 | ||||||||||
EAJ | 3 | ||||||||||
UCD | 20 | ||||||||||
Amaiur | 7 | ||||||||||
NV | 3 | ||||||||||
PC | 1 | ||||||||||
UNAI | 1 | ||||||||||
IFN | 1 | ||||||||||
Total | 70 | 50 |
Erreferentziak
- Osaera eta Organoak | Nafarroako Parlamentua
- «Lehendakaritza: hautaketa», Nafarroako Parlamentuaren webgunea.
- «Grupos Parlamentarios en el Parlamento de Navarra» Parlamento de Navarra (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 13).
- UPN (15), C's (3) eta PP (2)
- .
- NA+ barruan.
- AP-PDP-UL izenez.
- AP izenez 2, UDF izenez 3. PP sortu eta gero elkartu ziren.
- PSNk 15 lortu zituen, eta EEk 1. Gero elkartu ziren.
- NaBai izenez.
- IUN izenez.
Ikus, gainera
- Iruñeko Kultura Ondasun zerrenda
- ↑ (Euskaraz) «Erreferentzia historikoa | Parlamento de Navarra», www.parlamentodenavarra.es. Noiz kontsultatua: 2018-04-04.(Euskaraz) «Parlamentuaren eginkizunak | Parlamento de Navarra», www.parlamentodenavarra.es. Noiz kontsultatua: 2018-04-04.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Elecciones 2015 | Parlamento de Navarra», www.parlamentodenavarra.es. Noiz kontsultatua: 2018-04-04.
- ↑ (Euskaraz) «Los Órganos del Parlamento | Parlamento de Navarra», www.parlamentodenavarra.es. Noiz kontsultatua: 2018-04-04.
Kanpo estekak
- Nafarroako Parlamentuaren webgune ofiziala (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Ingelesez)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |