Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (OSN) Iruñean egoitza duen orkestra sinfonikoa da, Euskal Herrian eta Espainian jardunean dagoen zaharrenaa. Izan ere, 1879an sortu zuen Pablo Sarasate biolinistak, Orquesta Pablo Sarasate izenarekin.[1]
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Iruñea |
Musika mota | musika klasikoa |
Urteak | 1879 - egun |
Informazio gehigarria | |
orquestadenavarra.es | |
![]() ![]() ![]() |
Zuzendariak
Joaquin Maya izan zen lehendabiziko zuzendaria, eta ordutik 100 urte baino gehiagoko ibilbide luzean beste hainbat aritu dira kargu horretan, hala nola: Camille Saint-Saens frantziar musikagile ospetsua, Javier Bello Portu, Miguel Roa, Jaques Bodmer, Miquel Ortega eta Luis Agirre. 2019an, Maria Antonia Rodriguez izendatu zuten orkestraren zuzendari nagusi.[2]
Diru laguntzak
Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala erakunde publikoen diru laguntza jasotzen du, bai eta NH Hoteles, Diario de Navarra eta Nafarroako Kutxa erakunde pribatuena ere.
Erreferentziak
- Nafarroako Orkestra Sinfonikoa. orquestadenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
- María Antonia Rodríguez, nueva gerente de la Fundación Baluarte de Pamplona. scherzo.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) OSNren webgunea
- (Gaztelaniaz) Orfeon Pamplonesen webgunea
- (Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Katalanez)(Ingelesez) Ernest Martinez Izquierdoren webgunea