Nafarroako Kirolaren Institutua

Nafarroako Kirolaren Institutua (gaztelaniaz: Instituto Navarro del Deporte) Nafarroako Foru Erkidegoan, Nafarroa Garaian, kirolaren gestioa eramaten duen erakunde autonomoa da. Berezko pertsonalitate juridikoa izanik, bere helburuen alde egiteko erabateko ahalmena du. Kultura eta Kirola kontseilaritzarekin lotura du.

Nafarroako Kirolaren Institutua
Datuak
HerrialdeaEspainia

Egoitza

Institutuaren egoitza Aizagerria plazan, 1ean dago, Iruñean.

Eskumenak

Institutuaren webgunean erakundeak dituen eskumenak horrela daude jasota: "*Nafarroako kirol erakundeen Erregistroa kudeatzea.

  • Baimena ematea Nafarroako kirol federazioak eratu eta haien estatutu eta erregelamenduak onets daitezen.
  • Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean dauden kirol modalitateei eta espezialitateei aitormena ematea.
  • Begiratzea kirolaren arloko arauek ezartzen dituzten baldintzak bete daitezen elkarteei eta beste erakundeei aitormena eman ahal izateko, foru lege honek agintzen duenari begira.
  • Eginkizun publikoak betetzen ari direnean Nafarroako kirol federazioak koordinatu eta begiratzea eta, hala behartzen bada, Nafarroako beste kirol erakunde batzuk ere bai haien jarduera pribatua ezertan eragotzi gabe.
  • Nafarroako lehiaketa ofizialen antolamendua arautu, sailkatu eta gainbegiratzea.
  • Nahitaezko eskolaren adinekoen Nafarroako kirol lehiaketa ofizialak antolatzea eta antolatzeko baimena ematea.
  • Foru Komunitateko unibertsitateen arteko kirol jarduerak sustatu eta koordinatzea.
  • Nafarroako kirol federazioen bidez eta hala bide denean Nafarroako beste kirol erakundeen bidez, Nafarroako selekzioak osatzen dituzten kirolariak izendatzea.
  • Nafarroako lehiaketa ofizialen eta Nafarroako selekzioen sinbolo eta ikur bereizgarriak onestea.
  • Nafarroako goi mailako kirolariak kalifikatzea.
  • Nafarroako goi mailako kirola gainbegiratu eta begiratzea, foru lege honek agintzen duenari begira.
  • Kirolaren arloko dopajea galarazi eta kontrolatzea, kirol federazioak, Estatuko Administrazioa eta hala bide denean beste erakunde publiko eta pribatuak lagun.
  • Ohiz gainekotzat jotako jendaurreko ikuskizun eta jarduerentzako baimena ematea.
  • Kirol gaietako ikerketa zientifikoa eta kirolarien kontrol medikoa eta osasun kondizioen hobekuntza bultzatzea.
  • Kirola laguntzak eta dirulaguntzak emanaz sustatzea.
  • Kirol jarduerak interes sozialekotzat deklaratzea tokatzen diren zerga kenkariei begira.
  • Esleitu zaizkien kirol instalazio eta zentroak antolatu eta kudeatzea, eta bai haietan egiten diren inbertsioak ere.
  • Kirol instalazioetarako plan zuzentzaileak idatzi eta kudeatzea.
  • Nafarroako kirol instalazioen errolda kudeatzea.
  • Kirol gaietako zehapen eta diziplina ahalmena erabiltzea, foru lege honetan eta haren garabideko xedapenekin bat.
  • Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen kideak izendatzea.
  • Foru lege honetako hirugarren artikuluan jasotzen diren helburuak iristen eta gauzatzen laguntzen duten berariazko programak onetsi eta betearaztea.
  • Foru lege honek eta haren garabideko xedapenek egozten dizkioten beste guztiak."[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.