Nafarroako Ikurren Legea
24/2003 Foru Legea, baita Ikurren Legea deitua ere, 2003ko apirilaren 11an Nafarroako Foru Erkidegoan indarrean sartu zen foru lege bat da. Legearen sortzaileak eta onartzaileak diren espainiar alderdi nazionalistentzat erkidego horretako ikurrak erregulatzen dituen legea da, aldiz, euskal alderdi abertzaleentzat Ikurrinaren aurkako ad hoc edota espreski sortutako legea da. Azken hau baieztatzeko Iruñeko Sanferminen hasiera adierazten duen urteroko uztailaren 6ean UPNren agintaldian Udal plazako txupinazoan Ikurrinarekin inortxo ere ez sartzeko udaltzainek jartzen ziren oztopoak adibide gisa jarri ohi dituzte, aldiz munduko edozein herrialde edo txokotako banderekin doan edonorri oztoporik jartzen ez zaion bitartean.
Bitxikeria edo kontsaesan gisa, lege honen arabera, Nafarroa Garaiko udaletxe, nafar gobernu edo udal erakunde ofizial eta eraikin publikoetan Ikurrina zintzilikatzea legez kanpokoa da, eta isunarekin edo udal kargudunen kargu kentzearekin zigortzen da, baina ez die eragiten Nafarroa Behereko udaletxeei; hain zuzen, bertan Ikurrina zintzilikatzea guztiz arrunta, ohikoa eta egunerokoa da.
2017ko martxoaren 30ean Nafarroako Parlamentuak bozketa bidez Ikurren Legea indargabetu zuen: Geroa Bai, Euskal Herria Bildu, Ahal Dugu eta Nafarroako Ezker Batuaren aldeko bozkekin eta Nafar Herriaren Batasuna, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Nafarroako Alderdi Popularraren aurkakoekin.
Historia
1986ko Ikurren Legea
1986ean lehenbiziko Ikurren Legea onartu zen, hartan jada 1982ko Nafarroako Foru Hobekuntzan zehaztuak zeuden Nafarroako Foru Erkidegoko ikurrak Nafarroako armarria, Nafarroako bandera eta Nafarroako ereserkia zirela ezarri zen, baina garai hartan eta Espainiako trantsizio garaitik ikur horiez gain Ikurrina ere heuren balkoietan zintzilikatzen zuten nafar udaletxeak ere bazeuden.
1993ko Ikurren Legea: Ikurrinaren aurkako legea
Hori ikusirik eta Ikurrina jartzen zuten udaletxeek zeuden lege hutsuneez baliatu ez zitezen, 2003an Nafarroako Parlamentuan UPN alderdiak Nafarroako Ikurren Lege berria porposamena aurkeztu[1] eta 2003ko apirilaren 4ean gehiengoa zuten UPN, PSN eta CDN alderdien aldeko bozkekin onartu zen. Lege berri horrek berariaz debekatzen du ikurrina erakunde publikoetan agertzea (Iñigo Zabalza Landa abokatuaren ustez, ad hoc lege bat da, nabarrismo ofizialak onartzen ez dituen ikurrei atxikipena agertzearen aurkakoa[2]), erakunde horiek Euskal Autonomia Erkidegokoak ez baizik Nafarroakoak direla argudiatuz. Horrek Nafarroan protesta ugari eragin ditu, legearen onartzaileak entzungogor eginez.
Frankismoaren ikurren eta monumentuekiko epelkeria
Bestalde, 1993ko Ikurren Lege honen arabera Nafarroako Foru Erkidegoan urte beteko epearen barnean frankismoaren ikur eta monumentuak desagertarazi behar zirela ere bazioen, baina neurri hau Ikurrinaren aurkakoa ez bezala, ez zen inoiz serioski bete izan, horren adibide garbia, Iruñea hirian dauden Eroritakoen monumentua, Rodeznoko Kondearen plaza edota Imaz Anaiak kalea, biak ere frankisten omenez izena daramaten monumentua eta kalea. Frankismoaren eraikin edo monumentuak monumentu edo eraikin historiko-artistikoen gisa zerrendatuak edota izendatuak baleudeke, legeak haien izenak ordezkatuak izatera derrigortzen zuen, eta haien mantentzearen ardura Vianako Printzea Erakundearen esku egotera pasatu beharko litzateke.
2015eko nafar alderdi abertzaleen gailentzea: Ikurren Legearen aldatzea
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeek Nafarroako Foru Erkidegoan egoera guztiz irauli zuten, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Nafarroako Ezker Batuak bat egin eta eta UPN alderdia Nafarroako Gobernua, Iruñeko Udala eta nafar udal askoetatik kaleratuz gain ordurarte 20 urte baino gehiagoz ia etengabean agintean egon zen eskuindar erregimen kontserbadoreari amaiera eman zioten. Ondorioz, Uxue Barkos eta Joseba Asiron abertzaleak Nafarroako Gobernuko lehendakaria eta Iruñeko alkate bilakatu ziren.
2016ko martxoaren 1ean Nafarroako Parlamentuan gehiengoa zuten Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Nafarroako Ezker Batuaren aldeko bozkekin eta UPN, PSN eta Nafarroako Alderdi Popularraren aurkako bozkekin 2003ko Sinboloen Legea bertan behera uzteko eskaera onartu zuten, bai eta aniztasuna eta bizikidetza aintzat hartuko dituen Sinboloen Lege berria adostea ere[3].
Nafarroako Gobernua babesten duten lau alderdiek ez dute zehaztu noizko izanen litzatekeen prest legea aldatzeko proposamena, baina, EH Bilduk urte hartako uda baino lehen nahiko lukeela adierazi zuen.
Ikurren Legearen indargabetzea
2017ko martxoaren 30ean Nafarroako Parlamentuak bozketa bidez Ikurren Legea indargabetu zuen: Geroa Bai, Euskal Herria Bildu, Ahal Dugu eta Nafarroako Ezker Batuaren aldeko bozkekin eta Nafar Herriaren Batasuna, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Nafarroako Alderdi Popularraren aurkakoekin.[4][5]
Erreferentziak
- Nafarroako 24/2003 foru legea, 2003ko apirilaren 4koa, Nafarroako sinboloei buruzkoa. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 45. zenbakian argitaratua, 2003ko apirilaren 11n (ikus 3507-3509. orrialdeak).
- Iñigo Zabalza Landa: «Símbolos en Navarra. Derecho y política identitaria», Hermes: pentsamendu eta historia aldizkaria, ISSN 1578-0058, 31. zenbakia, 2009, 48-52. orrialdeak.
- Aniztasuna eta bizikidetza aintzat hartuko dituen Sinboloen Legea nahi du Nafarroako Parlamentuak. 2016ko martxoaren 1a. Argia.com
- Eitb.com
- Berria.info