Nafarroako Gerra Zibila

Nafarroako Gerra Zibila 1451n hasi zen, Gaztelako eta Aragoiko erresumek bultzatuta. Zuria I.a Nafarroakoa hil eta hamar urtera, bere bigarren senar Joanes II.a Aragoikoa erregekideak koroa usurpatu zuen, semeari, Karlos Bianako Printzeari, eman beharrean. Gaztela eta Aragoiko Erresumei Nafarroako konkista erraztu zien gerrak.

Nafarroako Gerra Zibila
Data1451-1464
Lekua Nafarroa
EmaitzaAgaramontar-aragoiar garaipena
Gudulariak
Beaumontarrak
Gaztelako Koroa
Agaramontarrak
Aragoiko koroa
Foixko konderria
Buruzagiak
Karlos IV.a Nafarroakoa
Zuria II.a Nafarroakoa
Luis II.a Beaumontekoa
Henrike IV.a Gaztelakoa
Joanes II.a Aragoikoa
Gaston IV.a Foixkoa

Aurretikoak

Zuria I.a lehendabizikoz Martin I.a Siziliakoarekin eta bigarrenez Joanes II.a Aragoikoarekin ezkondu zen. 1425an tronuan izan zenerako, Karlos semeak lau urte zituen eta Karlos III.a aitonak sortutako Bianako printzea titulua zeukan.

Nafarroako erregekide berriak, Alfontso V.a Aragoikoaren anaia, Joanes II.a Gaztelakoaren laguntza zuen handikien talde nagusi batekin liskarrak izan zituen. Liskar baten ondorioz, Gaztelako Joanes II.a bere fidelen artean Aragoiko infanteen oinordetza banatu eta konfiskatu zuen. Aragoiko Joanes II.ak, berriz, Gaztelako handikien talde baten alde egin zuen Gaztelako Erresuma kontrolatzeko asmotan.

Zuria I.ak, aita Karlos III.ak bezala, ez zuen liskarretan parte hartu eta bere mugak defenditu zituen. 1441n hil zenean, tronua Joanes II.a Aragoikoaren eskuetan geratu zen. Hau beti Erresumatik kanpo egoten zenez, Karlos Bianako Printzea ordezkari bihurtu zen, amaren testamentuak eskatzen zuen moduan. Testamentuaren arabera, eskubide guztiak semeak zituen, baina amak semeari aitaren baimenik gabe Errege ez bihurtzea eskatu zion. Arazoa aita eta semearen arteko traturik ezean zetzan.

Nafarroako Erresuman handikien bi talde nagusi zeuden, alde batetik, agaramontarrak, XII. mendearen hasieran Nafarroako Antso VII.ak sortua; eta bestetik, beaumontarrak, Nafarroako Karlos III.ak bere sasiko familiarekin sortua eta Nafarroa Behereko Luxa antzinako leinuaren aliatua. Epe handiko lehia sakonak gerra zabalean bukatuko ziren gizabanakoen arteko liskarrak sortu zituen. Nafarroako Erresuman, ohituraz, handikiek ez zuten lurraldeko jaurerriak eta edukitzekotan ez ziren oinordetzako. Karlos III.ak, aldiz, ohitura akatu zuen eta Erresuman eskubide feudalak izateko aukera eman zuen.

Aragoiko Joanes II.aren ohiko ez egoteak Bianako Printzearekin liskarrak uxatu zuen. Bitartean, Printzeak Oliten bizi zen, hantxe Artelanak eta Letrak bultzatu zituen eta aitona Karlos III.a bezala bere laguntzaileak, beaumontarrek bere itzala handitu zuten.

Aragoiko Joanes II.ak Gaztelako Erresumako monarka eta Henrike IV.a Gaztelakoa bere semearen aurkako handikien talde bat osatzeko bere politikari ekin zion. Horregatik, 1444an bigarrenez Juana Enrikez, Gaztelako Almiranteen alaba. Gaztelako Erresumak, berriz, Aragoiko Joanes II.a ezegonkortzeko asmotan, aita eta semearen arteko tirabirak areagotu zituen. Bianako Printzeak Araba eta Gipuzkoara ihesi egin zuen, hortxe baitzeuden oinaztarrak, beaumontarren aliatuak. Aitak semearen itzulera lortu zuen baina 1451n gaztelauak Garestik Nafarroan sartu zirenean, Printzeak inbaditzaileei elkartu eta aitak borrokatu zuen, gerra zibilari hasiera emanez.

Gerraren hasiera

Gerrak luzaro iraun arren, aurkaketa gutxi izan zituen. Gehienetan, espedizioak, sasi pasiboak ziren setioak, uzten galera eta sabotajeak baino ez ziren.

1451ko udazkenean, bai Vianako Printzea bai Leringo Kondea, beaumontarren kapitaina, Oibarko guduan preso hartu zituzten. Printzeak ia urte bi eman zituen preso Tafallan, Tuteran, Zaragozako probintziako Mallénen, Cáceresko probintziako Monroyn eta Zaragozan. Bitartean, erresuma bitan zatitu zen: Gorteak, Gobernua eta Administrazioa.

Lacarra historialariaren esanetan, erresuma osoa Vianako printzearen aldekoa zen, Nafarroako Erribera, Aragoiko Joan II.ak lagunen artean banatuta, Lizarra, Zangoza eta Tutera izan ezik.

1455ean, egoera geldia bultzatzeko asmotan, Joan II.ak Leonor bere alaba txikia, Gaston IV.a Foixkoaren emaztea, Bartzelonara deitu zuen Karlos Vianako printzea desjabetzeko. Foixko kondeak hautatuz, Printzearen eskubideak ez ezik Zuria alaba nagusiarenak ere ahaztu zituen. Gaztelako Henrike Printzeak Zuria ukatu zuen, eta Nafarroara itzuli zen. Karlosek Napolira joan zen osaba Alfontso V.a Aragoikoaren bitartekaritzaren bila. Baina negoziazioak bukatu ziren 1458an osaba hil zenean. Gainera, Joan II.ak Aragoiko errege berria bihurtu zen.

Karlos Vianako printzea aragoiar kodize batean

Karlos Bianako Printzea eta haren arreba Zuria hiltzea

Karlos Bianako Printzeak itzala handia zuen Katalunia aldean, bertan burgesia matxinatu baitzen erregearen aurka. 1460an Bartzelonan bakea lortzeko akordioa sinatu zuten; beaumontarren herriak errenditu ziren, baina Gaztelako Erresumarekin auzi berrien ondorioz, berriro Karlos Bianako Printzea preso hartu zuen, Lleidan. Haren jarraitzaileak berriro matxinatu ziren, eta Katalunian izandako 1461eko iraultzaren ondorioz, askatu zuten. Laster hilko zen, birikeriak jota, nahiz eta zurrumurruak zioten aitak pozoitu zuela. Kataluniarren iraultzaren ondoren, Henrike IV.a Gaztelakoa kataluniarrekin elkartu zen Aragoiko Joanes II.aren kontra. Honek, berriz, Luis XI.a Frantziakoa aliatu zuen. Bitxikeria moduan, Gaztelak eta Frantziak ere aliatuak izaten jarraitu zuten.

Bitartean aitak Zuria, Karlos eta Leonorren arreba, Oliten espetxeratu zuen, gaztelua Leonor ahizpa eta Gaston IV.a Foixkoa koinatuaren agindupean zegoen. 1462ko apirilaren 23an Biarnora bidali zuten. Donibane Garazin Zuria pozoitua izatearen beldurraz testamentua idatzi zuen. Testamentuan bere lehengusua eta senarra zen Henrike IV.a Gaztelakoa errege berria izango zela idatzi zuen. 1464ko azaroan, aitarekin Nafarroako Gorteetan egon zen, baina hamar egun geroago, 1464ko abenduaren 2an, Orthezen hil zen, pozoitua.

Joanes II.a Aragoikoak ez zuen 1463an Baionan Luis XI.a Frantziakoak Nafarroako egoeraz egindako txostena bete. Gaztelauak etxeratu ziren, eta Joanes eta Luis Beaumontekoa berriro erregearen agindupean zeuden 1464ko tregoa orokorrari esker.

Bandoaren aldaketa

1468ko irailean, Joanes II.ak Nafarroako Leonor I.a alabari (Nafarroako Erresumaren erregeordea) bien arteko tirabirei buruzko eskutitza idatzi zion. Eskutitzean ezin zuela bere baimenik gabe ezer egin gogoratu zion eta mehatxatu ere egin zuen. Etxabarriko Nikolasek, Iruñeko apezpikuak Nafarroako Gorteak berriro irekitzea lortu zuen. Handik gutxira apezpikua hil zutenean, Nafarroako Leonor I.a aitaren aurka matxinatu zen. Agaramontarrek erreginaren alde egin zuten, beaumontarrek, berriz, Joanes II.aren alde. Joana Enrikezek, Joanes II.aren bigarren emazteak, Nafarroako Erresuma Gaztelakoarekin eta Aragoikoarekin batu nahi zuen, bere seme Fernando II.a Aragoikoa 1469an Elisabet I.a Gaztelakoarekin ezkondu zuen eta.

1467ko ekainaren 20an Joana Enrikez Foixeko Leonorrekin elkartu zen Ejea de los Caballerosen. Bilera honetan, Leonorrek Nafarroako Erresumako oinordetza lortu zuen Aragoiko Erresumakoa utzi eta gero. 1471ko maiatzaren 30ean Erriberrin Joanes II.ak sinatutako itunek bileran adostutakoa berretsi zuten, baina, Joana Enrikezek semearen eskubideak aldarrikatzen jarraitu zuen dokumentu ofizialetan.

1475ean, Henrike IV.a Gaztelakoa hil zenean, Fernando eta Elisabet Gaztelako errege berriak bihurtu ziren. Fernandok, jadanik Nafarroako egoeran parte hartu zuela, esku-sartzea areagotu zuen, adibidez, 1476an agaramontar eta beaumontarren arteko bake itunean bere buruari "Jainkoaren graziari esker, Nafarroa, Gaztela, Leon, Portugal eta Siziliako erregea eta Aragoiko lehensemea" titulua ezarri zion, aita eta Leonor arrebaren iritzien kontra. Nafarroan Frantziako inbasioa saihesteko negoziaketetan, Joanes II.ak, Luis Beaumontekoak (beaumontarren burua), Piarres Peraltakoak (agaramontarren burua) eta Fernandok bakea negoziatzeko zortzi hilabeteko tregoa adostu zuten. Kaudimen gisa, Fernandok zenbait gotorlekuren kontrola lortu zituen: Iruñea, Biana, Gares, Uharte Arakil, Irunberri, Torralba del Rio, Zuñiga, Artaxona, Larraga, Lerin, Mendabia eta Andosilla besteak beste. Gainera, 1463tik Gaztelako Erresumak jadanik Biasteri, Done Bikendi eta Los Arcosko Bostiriak kontrolpean zeuzkan. 900 soldadu gaztelaniak Nafarroaren barnean jarri zituen, 150 Iruñean. Azpijokoa agaramontarren kalterako zen. Leonor Foixkoaren kexak ez ziren aitak entzunak.

Oinordekoa

1479ko otsailaren 20an Joanes II.a hil zen. Zortzi egun geroago, Leonor I.a Nafarroakoa erregina bihurtu zen, tamalez, hamabost egun geroago erregina hil zen. Testamentuan, Frantzisko, bere iloba adin gutxikoa, oinordeko hautatu zuen, Frantziako erregearekin aliatu zedin gomendatuz. Erregeordea Maddalen Frantziakoa, errege berriaren ama, zen. Nahiz eta Errege Katolikoak Katalina Foixkoa, oinordekoaren arreba, Joanes bere semearekin ezkontzen saiatu. Nafarroako Frantzisko I.aren 1483ean hiltzean, Katalina Foixkoa Nafarroako erregina bihurtu zen. Katalinak hurrengo urtean Joanes Labritkoarekin ⁸ezkondu zuen.

1486ko azaroaren 12an Fernando II.a Aragoikoak Nafarroako mugaren tropen agintaritza bat egin zuen, Aragoiko tropak gehituz, eta, hurrengo urtean, Nafarroako merkatariei ibiltzeko baimenak kendu zizkien, bere borondateaz eskubideak utzita.

1487an ere, Leringo kondearen familia Naiarako dukearekin elkartu zen seme-alaben arteko ezkontzen bitartez. 1488an Errege Katolikoen eta Nafarroako monarken arteko Valentziako Ituna sinatu zuten. Itunaren arabera, Gaztelaren eta Nafarroaren arteko muga komertzialak ireki ziren, Katalina Foixkoa ez zuten erreginatzat hartzen, eta Nafarroan Joanes Erriberakoa kapitainaren agindupean gaztelar tropa okupatzaileak inposatu ziren. Hain zen latza egoera non 1489ko urtarrilean Joanes Labritkoa eta Katalina Foixkoaren koroatzea atzeratu baitzen Erriberako Joanesen tropak erregeei eskolta ez emateko. 1491n berriro negoziatu zuten: itun berriak Nafarroan nafar tropak galarazi zuen; nafar alkate eta soldaduek Errege Katolikoei fideltasuna zin egin behar zieten; eta nafar erregeen seme-alabak ezin zuten ezkondu Gaztelakoen baimenik gabe. Azkenean, 1494ko urtarrilaren 13an, Joanes Labritkoa eta Katalina Foixkoa koroatzea lortu zuten, gaztelar tropak Nafarroa okupatzen zutela.

Inbasioaren aurretikoak

1495ean Alain I.a Labritkoak, Joanes Labritkoaren aitak, eta Fernando II.a Aragoikoak adostu zuten Luis III.a Beaumontekoa Leringo kondeak beaumontarren buruak, Nafarroa utzi behar zuela. Erresuma utzita, kondearen ondasun guztiak Fernandorentzat izango zirela eta trukean Granadako Huéscarren, Almeriako Velez Blancon, Almeriako Velez Rubion, Cúllarren, Castilléjarren eta Cuevas de Freilan ondasunak lortuko zituela. Fernando II.a Aragoikoak horrela hiribildu eta gotorleku nagusiak lortu zituen, Oliten Erriberako Joanesek zuzendutako tropen gainera. 1495 eta 1500 artean, Gaztelako Erresumak Nafarroa militarki okupatu zuen. Gauzak horrela, 1497 Errege Katolikoek eta Frantziako monarkak adostu zuten Gaztelako Erresumak Nafarroa inbaditzea, Frantziak Napoli izatearen truke. Egoera jadanik ez zen gerra zibilekoa kanpotarren okupaziokoa baizik.

1500an Sevillan, Nafarroako erregeak adostu zuen Maddalen alabak Errege Katolikoen seme edo iloba bat ezkonduko zuela, Errege Katolikoek berriz gaztelar soldaduen etxeratzea adostu zuten. Hurrengo urteetan zehar, zenbait ezkontza aurreko akordio sinatu ziren ezer finkatu gabe.

Bitartean, Fernando II.a Aragoikoa, alargun berria, Germana Foixkoa ezkondu zuen, Luis XII.a Frantziakoarekin ituna sinatuz. Germana Foixekoak (Joanes Foixkoa Narbonako bizkondearen alaba) Nafarroako errege-erreginekin auziak zituen, bai Foixko oinordetzari bai Nafarroako koroiari buruz.

1507an aho batez Leringo kondea Nafarroatik kanporatu zuten; gainera, tropa atzerritarren etxeratzea ere lortu zuten.

Hurrengo urtean, Leringo kondea erbestean hilik, Luis Beaumontekoak, Joanes Erriberakoa kapitainak, Peru Ontañoekoa gaztelar enbaxadoreak Leringo kondearen ondasunak berreskuratzeko plana bultzatu zuten. Bitartean, Madrilgo Gortean Nafarroako inbasioa ozenki planteatzen zen eta Parisen erregeak Nafarroa, Biarno eta beste Foix familiaren lurraldeak galdatzen zituen.

Leringo kondearen kanporatzeak eta beaumontarren porrotak Nafarroako goi-noblezia matxinoa neutralizatu zuen, bakea ekarriz, baina mugakide zituen potentziek, Espainiar Koroa berriak eta Frantziako Koroak, beren anbizioak zituzten Nafarroaren gainean, eta ez zion Nafarroari mesederik egin.

Bibliografia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.