Nafarroako Foruen plaza
Nafarroako Foruen plaza Nafarroa Garaiko Iruñea hiriburuan dagoen plaza bat da, Nafarroako foruei eskainia.
- Artikulu hau Iruñeko plazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Foru plaza».
Nafarroako Foruen plaza | |
---|---|
Kokapena | |
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Kokalekua
Iruñeko Bigarren Zabalgunean dago, zitadelaren eta autobus geltokiaren alboan. Bertan, Yanguas Miranda kalea, Gazteluko Ingurunea kalea, Antso Azkarra etorbidea, Abejeras kalea, Zaragoza etorbidea, Julian Gaiarre kalea eta Galizia etorbideak bat egiten du.
Plaza
Sanferminetan urtero bertan herri kirolak eta musika kontzertuak jokatu ohi dira. 1920-1960 artean eraiki zen.
Plaza Rafael Moneo arkitektoak diseinatu zuen eta Nafarroako hiru zonaldetako bakoitza ordezkatzen duten zuhaitzez apaindua dago (Mendia, Erdialdea eta Erribera).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.