Nafarroako eremu ez-euskalduna

1986an onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Nafarroako eremu ez-euskalduna edo Eremu Erdalduna Nafarroa osatzen duten hiru hizkuntza-eremuetako bat da. Eremu honek Nafarroaren hegoaldean kokatzen diren udalerriak barne hartzen ditu, gutxi gorabehera. Eremu honetan gaztelania hizkuntza ofiziala bakarra. Legeak hainbat aldaketa jasan dituenez azken hamarkadetan zehar, zenbait udalerri beranduago eremu mixtora aldatu ziren.

Nafarroako Eremu Euskalduna, berdez. Berde argiz dauden udalerriak 2017a baino lehenago sartu ziren eremuan, orlegi ilunezkoak, 2017ko erreformari esker.

Euskararen Foru Legeak hauxe dio eremu ez-euskaldunari dagokionez:

« Botere publikoek euskararen irakaskuntza lagunduko dute, eta behar denean, osoki edo zati batean finantzatuko dute, sustapen eta promozio irizpideei jarraikiz eta eskariaren arabera.[1]  »

Eremu ez-euskalduna honako udalerri hauek osatzen zuten:

Abaigar, Aberin, Ablitas, Adios, Aguilar Kodes, Alesbes, Allin, Allo, Ameskoabarrena, Antzin, Andosilla, Añorbe, Aranaratxe, Aras, Arellano, Arguedas, Armañantzas, Arroitz, Artaxoa, Artazu, Aiegi, Azagra, Azkoien, Azuelo, Barasoain, Barbarin, Bargota, Barillas, Beire, Berbintzana, Beriain, Biurrun-Olkotz, Buñuel, Cabanillas, Cabredo, Cadreita, Caparroso, Cárcar, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Deikaztelu, Desoio, El Busto, Eneritz, Elizagorria, Elo, Erriberri, Erromantzatua, Esa, Eslaba, Esprontzeda, Etaiu, Eulate, Ezporogi, Faltzes, Fitero, Fontellas, Funes, Fustiñana, Galar, Galipentzu, Galoze, Garinoain, Gazteluberri, Genevilla, Girgillao, Ibargoiti, Iguzkitza, Irunberri, Itzagaondoa, Kaseda, Lana, Lapoblación, Larraga, Larragoa, Leatxe, Ledea, Legarda, Legaria, Leotz, Lerga, Lerin, Lodosa, Longida, Los Arcos, Lukin, Mañeru, Marañón, Martzilla, Mélida, Mendabia, Mendaza, Mendigorria, Metauten, Milagro, Mirafuentes, Miranda Arga, Monteagudo, Morentin, Mues, Murchante, Murieta, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Muruzabal, Nabaskoze, Nazar, Obanos, Oibar, Oko, Olexoa, Oloritz, Orisoain, Oteitza, Petilla Aragoi, Piedramillera, Pitillas, Puiu, Ribaforada, San Adrián, San Martin Unx, Santsol, Santakara, Sartaguda, Sesma, Sorlada, Tafalla, Tebas-Muru Artederreta, Tirapu, Torralba del Río, Torres del Río, Tutera, Tulebras, Ukar, Uxue, Untzitibar, Untzue, Urraulgoiti, Urraulbeiti, Urrotz, Uterga, Valtierra, Viana, Villamayor de Monjardín, Villatuerta, Xabier, Zangoza, Zare, Zarrakaztelu, Zirauki eta Zuñiga.[2]

2010an otsailaren 3an Nafarroako Parlamentuak Aranguren, Beraskoain, Galar Zendea eta Noain Elortzibar udalerriak eremu ez-euskaldunetik atera eta eremu mistoan sartzea onartu zuen.[2]

2014ean, eremu ez-euskaldunean denera 157 udalerri zeuden, hots, Nafarroa osoko udalerri guztien erdia baino gehiago. Honela bada, eremu ez-euskaldunean denera 228.061 biztanle bizi ziren, Nafarroa osoko biztanleriaren %36,17a.[2].

2014ko abenduaren 14an, Euskaraz Bizi eta Ikasi herri ekinbideak euskararen legeak ezarritako zonifikazioa bertan behera uzteko eskatu zuten Tafallan. Egiten ari zen aldaketa ontzat jo zuten baina ez zen nahikoa[3].

Abenduaren 29an, Geroa Baik eremu euskaldunetik kanpo zeuden sei ikastolarentzako laguntzak (Tafallako, Zangotzako, Vianako, Irunberriko, Fontellasko eta Lodosako ikastolak) eskatu zituen[4].

2017ko martxoaren 17an eremu mistoa zabaltzeko proposamena tramiterako onartu zuen Nafarroako parlamentuak[5] Aukera hau baliatuz UPNk eta Alderdi Popularrak Zizur Zendea eremu mistotik eremu ez-euskaldunera pasatu nahi izan zuten baina azkenean Nafarroako Gobernuak ez zuen onartu hizkuntza eskubideak ez zirela mugatu behar esan eta gero[6]. Aldi berean, 44 udalek aurkako norabidea egin zuten, hau da, eremu ez-euskaldunetik eremu mistora pasatu ziren. Honen ondorioz, eremu ez-euskalduneko lurralde eta populazioa gutxitu egin zen. Gaur egun Nafarroako 113 udal daude erdal eremuan. Aldaketa hauek ekainaren 22an onetsi zituen Nafarroako Parlamentuak.[7]

Gaur eguneko eremu ez-euskalduna

Aldaketen ondorioz, gaur egun (2022) eremu ez-euskalduna honako udalerri hauek osatzen dute:

Aberin, Ablitas, Aguilar Kodes, Aiegi, Alesbes, Allo, Andosilla, Aras, Arguedas, Armañantzas, Arroitz, Artaxoa, Azagra, Azkoien, Azuelo, Barasoain, Barbarin, Barillas, Beire, Berbintzana, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Cárcar, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Desoio, El Busto, Elizagorria, Elo, Erromantzatua, Esa, Eslaba, Esprontzeda, Etaiu, Ezporogi, Faltzes, Fitero, Fontellas, Funes, Fustiñana, Galipentzu, Gazteluberri, Genevilla, Girgillao, Ibargoiti, Iguzkitza, Irunberri, Kaseda, Lana, Lapoblación, Larraga, Leatxe, Ledea, Legarda, Legaria, Lerin, Lodosa, Los Arcos, Lukin, Mañeru, Marañón, Martzilla, Mélida, Mendabia, Mendaza, Milagro, Miranda Arga, Monteagudo, Morentin, Mues, Murchante, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Muruzabal, Nabaskoze, Nazar, Oko, Olexoa, Oloritz, Orisoain, Petilla Aragoi, Piedramillera, Pitillas, Ribaforada, San Adrián, San Martin Unx, Santsol, Santakara, Sartaguda, Sesma, Sorlada, Torralba del Río, Torres del Río, Tutera, Tulebras, Ukar, Untzitibar, Urraulgoiti, Uterga, Valtierra, Viana, Villamayor de Monjardín eta Zare.

Gune soziolinguistikoa

Gune soziolinguistikoak, biztanleria euskaldunaren ehunekoaren arabera[8]:

0.a, euskaldunen ehunekoa % 5 baino gutxiago duten udalerriek osatua.

1.a, euskaldunen ehunekoa % 5 eta % 19 bitartean duten udalerriek osatua.

2.a, euskaldunen ehunekoa % 20 eta % 49 bitartean duten udalerriek osatua.

Udalerria
(izen ofiziala)
KodeaGuneak sortzeko
erreferentzia balioa (%)
Gune
soziolinguistikoa
Aberin00510,41
Ablitas0060,60
Aguilar Kodes0086,51
Aiegi 041 15,4 1
Alesbes 254 2,2 0
Allo0127,71
Andosilla0154,20
Aras0264,10
Arguedas0320,30
Armañantzas0350,00
Arroitz0367,91
Artaxoa0385,11
Azagra0420,00
Azkoien 202 1,9 0
Azuelo0430,00
Barasoain0456,41
Barbarin0464,10
Barillas0480,00
Beire0513,40
Berbintzana0533,60
Buñuel0570,00
Cabanillas0620,00
Cadreita0641,00
Caparroso0651,20
Cárcar0661,80
Carcastillo0672,30
Cascante0680,40
Castejón0701,70
Cintruénigo0721,20
Corella0771,10
Cortes0781,90
Desoio0796,41
El Busto0610,00
Elizagorria 145 1,8 0
Elo 172 6,3 1
Erromantzatua 209 16,6 1
Esa 261 11,7 1
Eslaba0943,00
Esprontzeda0964,70
Etaiu0996,51
Ezporogi1036,71
Faltzes1042,70
Fitero1050,30
Fontellas1062,40
Funes1070,00
Fustiñana1080,20
Galipentzu1106,01
Gazteluberri 071 0,0 0
Genevilla11610,91
Girgillao1218,71
Ibargoiti1245,81
Iguzkitza12512,91
Irunberri 159 16,4 1
Kaseda 069 7,4 1
Lana13910,81
Lapoblación1412,60
Larraga1422,70
Leatxe1464,90
Ledea1553,20
Legarda1477,31
Legaria1487,21
Lerin1526,71
Lodosa1572,80
Los Arcos0292,80
Lukin16017,41
Mañeru16110,91
Marañón16215,21
Martzilla1632,40
Mélida1642,40
Mendabia1651,80
Mendaza1664,30
Milagro1691,30
Miranda Arga1713,40
Monteagudo1730,30
Morentin17411,31
Mues1755,51
Murchante1760,30
Murillo el Cuende1783,30
Murillo el Fruto1791,00
Muruzabal18012,21
Nabaskoze18115,61
Nazar18228,42
Noain Elortzibar0887,51
Oko18414,91
Olexoa1906,21
Oloritz1929,61
Orisoain1976,71
Petilla Aragoi2030,00
Piedramillera2043,90
Pitillas2055,81
Ribaforada2080,20
San Adrián2150,30
San Martin Unx2173,00
Santsol2196,51
Santakara2203,00
Sartaguda2234,60
Sesma2241,50
Sorlada22520,52
Torralba del Río2303,10
Torres del Río2311,50
Tutera2322,60
Tulebras2331,90
Ukar2347,21
Untzitibar2377,21
Urraulgoiti2418,71
Uterga24610,31
Valtierra2490,30
Viana2516,81
Villamayor de Monjardín25513,31
Xabier 135 1,0 0
Zare 212 2,0 0


2018ko azterketa soziolinguistikoa

Euskara gaitasuna hizkuntza eremuaren arabera. 2018.[9]
Hizkuntza erabilera Nafarroa Garaian 2018ko azterketa soziolinguistikoaren arabera. Ehunekoak.[9]





2018ko datuen arabera Nafarroa Garaiko herritarren % 14,1ak bazekien euskaraz, % 8a euskaldun hartzailea zen eta % 77,9ak ez zekien euskaraz. Zazpi urte lehenagoko zifrekin konparatuz, euskaraz ez zekitenen kopuruak gora egin zuen.[9]





Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.