Nafarroako Erresumako kronologia
Nafarroako Erresumako kronologian erresuma horren historiako data garrantzitsuenak nabarmentzen dira:
- 778 Orreagako gudua
- 806-812 Iruñeko eskualdea frankoen menpe
- 824 Eneko Arista Iruñeko buruzagi hautatu zuten
- 859 Bikingoek Gartzia Eneko I.a bahitu zuten
- 905 Antso Gartzia I.a Iruñeko erregea bihurtu zen, leinua aldatuz
- 925 Antso Gartzia II.arekin Aragoiko konderria batu zen
- 1000 Antso III.aren erregealdia hasi zen
- 1035 Antso III.a hilda, erresuma zatitu zen
- 1054 Gartzia III.a Atapuercako gudua galduta hil zen
- 1076 Antso IV.a hil zuten, eta Aragoiarekin bat egin zuen erresumak
- 1120 Tutera konkistatu zen
- 1134 Alfontso I.a hilda, Iruñeko eta Aragoiko erresumak bereizi ziren
- 1150 Antso VI.aren erregealdia hasi zen
- 1194 Antso VI.a hil zen eta Antso VII.aren erregealdia hasi
- 1200 Araba, Gipuzkoa eta Durangaldea galdu zituen Nafarroak
- 1212 Navas de Tolosako gudua
- 1234 Antso VII.a hilda, leinua aldatu zen
- 1275 Joana I.a Filipe I.arekin ezkonduta, Frantziako erresumarekin batu zen Nafarroa
- 1276 Nabarreriako gerra
- 1328 Nafarroa Frantziatik bereizi zen
- 1423 Karlos III.ak Iruñea batu zuen
- 1451 Nafarroako Gerra Zibila hasi zen
- 1512 Gaztelak Nafarroa konkistatu zuen
- 1516 Nafarroa berreskuratzeko lehenengo saioa
- 1521 Nafarroa berreskuratzeko bigarren saioa
- 1530 Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia bereizi ziren
- 1589 Nafarroako Henrike III.a Frantziako errege bihurtu zen
- 1620 Nafarroako erresumak Frantziakoarekin bat egin zuen
- 1792 Nafarroako erresuma desagertu zen Frantzian
- 1839 Nafarroako erresuma desagertu zen Espainian
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.