Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Nafarroako Bertsolari Txapelketa Nafarroako bertsolarien arteko lehia da. 2007 arte iparraldeko zein hegoaldeko nafarrek parte hartzen zuten, baina urte hartatik aurrera, iparraldeko bertsolariak Xilaba txapelketan aritzen dira. Gaur egun bi urtean behin jokatzen da. Xabier Silveira da txapel gehien eskuratu dituena.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa
AntolatzaileaEuskal Herriko Bertsozale Elkartea
Lehen ekitaldia1936
Txapel gehienXabier Silveira (7 txapel)
Azken txapeldunaJulio Soto (2023)

Historia

Espainiako Gerra Zibila baino lehenago txapelketa bakarra egin zuten, lehendabizikoa hain zuzen ere 1936an.

Frankismo garaian, Vianako Printzea Erakundeak 6 txapelketa antolatu zituen 1960-1966 tartean. Azkenik, 1979tik 2021 arte 38 txapelketa egin dituzte, guztira 45 edizio.

Historian zehar Ipar Euskal Herriko bertsolariek ere bertan hartu izan dute parte, harik eta 2008an Xilaba Bertsulari Xapelketa eratu zen arte.

Eskualdeka, Bortzirietan antolatu dituzte final gehienak, 13 orotara. Bertzela, Iruñerrian 12 aldiz egin dituzte, Baztanen 7, Malerrekan 5, Leitzaldean 5, Nafarroa Beherean 2 eta Sakanan 2.

2012an txapelketaren formatu berria mustu zuten, Bardoak izenekoa, Araban egiten denaren antzera. Bi urtean behin (bakarkako txapelketa tradizionalarekin tartekatua) taldekako txapelketa jokatzen da.

Txapeldunak

Txapelketa

UrteaFinalaTxapeldunaTxapeldun ordea
1936ElizondoJuan Felix Iriarte "Berjinanto"Jose Mari Mutuberria
1937-
1959
     ez zen txapelketa jokatu
1960LesakaAndres Narbarte "Xalto"Juan Perurena
1961Etxarri-AranatzBautista MadariagaAndres Narbarte "Xalto"
1962BeraMigel ArozamenaMigel Zabaleta
1963IruñeaMigel ArozamenaAndres Narbarte "Xalto"
1964IruñeaAndres Narbarte "Xalto"Anjel Aldaz
1966IruñeaMigel ArozamenaManuel Arozamena
1967-
1978
     ez zen txapelketa jokatu
1979LesakaJoxe Migel ArgiñarenaJuan Perurena
1980LesakaMixel Aire "Xalbador II"Joxe Migel Argiñarena
1981LesakaJean Pier MendiburuJoxe Migel Argiñarena
1982LesakaJoxe Migel ArgiñarenaJean Pier Mendiburu
1983Donibane-GaraziTxomin EzpondaJoxe Migel Argiñarena
1984SunbillaJean Pier MendiburuMixel Aire "Xalbador II"
1985LeitzaMixel Aire "Xalbador II"Txomin Ezponda
1986DoneztebeJoxe Fermin ArgiñarenaErnest Alkhat
1987BeraErnest AlkhatTxomin Ezponda
1988IruñeaMixel Aire "Xalbador II"Manolo Arozena
1989BaigorriErnest AlkhatManolo Arozena
1990GoizuetaD taldea:
Manolo Arozena,
Eusebio Fagoaga,
Antonio Olano eta
Joxe Fermin Argiñarena
A taldea:
Lontxo Aburuza,
Mixel Aire “Xalbador II”,
Bittor Elizagoien eta
Jean Louis Harinordoki “Laka”
1991DoneztebeManolo ArozenaJean Pier Mendiburu
1992IruñeaManolo ArozenaBittor Elizagoien
1993IruñeaManolo ArozenaEstitxu Arozena
1994LesakaBittor ElizagoienEstitxu Arozena
1995LeitzaEstitxu ArozenaManolo Arozena
1996GoizuetaJexux ArzallusEstitxu Arozena
1997SunbillaXabier SilveiraJexux Arzallus
1998ElizondoEstitxu ArozenaXabier Legarreta "Arano"
1999LesakaBittor ElizagoienXabier Silveira
2000GoizuetaAmets ArzallusXabier Legarreta "Arano"
2001BeraAmets ArzallusEstitxu Arozena
2002DoneztebeAmets ArzallusSustrai Colina
2003LesakaAmets ArzallusSustrai Colina
2004LesakaXabier SilveiraEstitxu Arozena
2005LakuntzaXabier SilveiraEstitxu Arozena
2006ElizondoXabier SilveiraEstitxu Arozena
2007ElizondoXabier SilveiraJon Barberena
2008ElizondoJulen ZelaietaJon Barberena
2009ElizondoXabier SilveiraJulio Soto
2010LesakaJulio SotoArkaitz Goikoetxea
2011IruñeaJulio SotoXabier Silveira
2013IruñeaXabier SilveiraJulio Soto
2015ElizondoJulio SotoXabier Terreros
2017IruñeaJulio SotoEneko Lazkoz
2019IruñeaJulio SotoEneko Lazkoz
2021IruñeaSaioa AlkaizaEneko Lazkoz
2023IruñeaJulio SotoEneko Lazkoz

Garaipen zerrendak

Bertsolariak

BertsolariaTxapelakUrteak
Xabier Silveira71997, 2004, 2005, 2006, 2007, 2009, 2013
Julio Soto62010, 2011, 2015, 2017, 2019, 2023
Manolo Arozena41990, 1991, 1992, 1993
Amets Arzallus42000, 2001, 2002, 2003
Migel Arozamena31962, 1963, 1966
Mixel Aire "Xalbador II"31980, 1985, 1988
Andres Narbarte "Xalto"21960, 1964
Joxe Migel Argiñarena21979, 1982
Jean Pier Mendiburu21981, 1984
Ernest Alkhat21987, 1989
Estitxu Arozena21995, 1998
Bittor Elizagoien21994, 1999
Juan Felix Iriarte "Berjinanto"11936
Bautista Madariaga11961
Txomin Ezponda11983
Joxe Fermin Argiñarena11986
Jexux Arzallus11996
Julen Zelaieta12008
Saioa Alkaiza12021

Herrialdeak

HerrialdeaTxapelakBertsolariak
Nafarroa Garaia34X. Silveira, M. Arozena, J. Soto, M. Arozamena, J.F. Argiñarena, J.M. Argiñarena, A. Narbarte,
E. Arozena, B. Elizagoien, J.F. Iriarte, B. Madariaga, J. Zelaieta, S. Alkaiza
Nafarroa Beherea8Xalbador II, J.P. Mendiburu, E. Alkhat, T. Ezponda
Lapurdi4Amets Arzallus
  • Hauetaz gain Jexux Arzallus gipuzkoarra (baina Lapurdin bizi dena) txapeldun izan zen 1996an.

Bardoak txapelketa

Formatu honetan, bertsolariak taldeka lehiatzen dira.

UrteaFinalaTalde garailea (herrialdea)
2012[1]LeitzaErrimak Exkaxko (Lesaka)
2014[2]LesakaLepatanatuek (Baztan)
2016 [3]Etxarri AranatzAtekaberts (Leitza)
2018 [4]LekunberriAldatzea komeni (Leitza)
2020 [5]LizarraBertsonautak (Baztan-Malerreka)
2022Garralda

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.