Nafarroa Garaiko euskarazko irratiak
Nafarroa Garaiko euskarazko irratiak 2007an batu ziren NIES izeneko elkartean (Nafarroako Irrati Euskaldunen Sarea), Topaguneak sustatua.
Aralar
Aralar Irratiak ekin zion emititzeari 1991n Lekunberri aldean.
Beleixe
Beleixe Irratia lanean dago Sakanan 1999tik.
Esan erran
Esan erran Irratia Ultzamaldean sortu zuten 1998an.
Euskalerria irratia
Euskalerria irratiak hainbat urtez lan egin behar izan du Iruñetik Nafarroako Gobernuak eman behar zion lizentziarik gabe, 1988tik 2015era hain zuzen ere.
Irati
Irati irratia Garraldan sortu zen 1993an.
Karrape
Karrape Irratiak emititzen du Leitzaldean 1997tik.
Xorroxin
Xorroxin Irratia guztien aitzindaria da, 1981ean hasi baitzen lanean Baztanen.Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi, Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietan entzuten da.
Kate elebidunak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.