Nadir Xah
Nadir Xah (persieraz: نادر شاه افشار Nāder Šāh Afšār), benetako izena Nadir Qoli Beig (Dargaz, Persia, 1688ko abuztuaren 6a - Kutxan, 1747ko ekainaren 19a) Persiako xah izan zen 1736–1747 bitartean.
Nadir Xah | |||||
---|---|---|---|---|---|
1736ko martxoaren 8a - 1747ko ekainaren 19a ← Abbas III.a Persiakoa - Adel Xah →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Dargaz (en) , 1688ko urriaren 22a | ||||
Herrialdea | Afxariden Inperioa | ||||
Heriotza | Qutxan, 1747ko ekainaren 19a (58 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Nader Shah Mausoleum (en) Maxhad | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Raziya Sultan (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Leinua | Afxar dinastia | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Gradua | jeneral | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | sunismoa | ||||
Biografia
Safaviei aginpidea kendu eta Persia menderatu zuten afganiarren aurka borrokatu zen, safavi dinastiako oinordekoa zen Tahmasp II.aren alde. Afganiarrak garaitu ondoren, errege izendatu berri zuten Tahmaspek probintzia batzuen aginpidea eman zion.
1731n turkiarrei eraso zien, eta garaitu egin zituen; turkiarrek, ordea, mendean hartu zuten Tahmasp erregea. Horretaz baliaturik, Nadirrek agintea kendu zion Tahsmapi eta Abbas haren seme gaztea izendatu zuen errege, nahiz eta Nadir bera zen benetako agintaria. 1736an, Nadirrek eskuratu zuen erregetza. 1738an Afganistan menderatu zuen, eta 1739an Indiako ipar-sartaldea. Xiitak eta suniak adiskidetzen eta Persia bateratzen saiatu zen. 1741etik aurrera, matxinadak izan ziren Persian, eta horietako batean hil zuten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nadir Xah |