Nadia Murad

Nadia Murad Basee Taha (kurdueraz: نادیە موراد‎, arabieraz: نادية مراد باسي طه; Kojo, Irak; 1993) giza eskubideen aldeko ekintzaile yezidia da.[1] 2014ko abuztuan, Estatu Islamikoak bahitu zuen.[2] eta 2016ko irailetik, Giza trafikotik bizirik irten direnen duintasunaren aldeko enbaxadorea bihurtu zen, Nazio Batuen barnean.[3]2017ko ekainaren 1ean, bere jaioterri Kojora bueltatu zen hiru urteren ostean.[4]2018an Bakearen Nobel saria irabazi zuen Denis Mukwegerekin batera.[5]

Nadia Murad

borondate oneko enbaxadore

2016ko irailaren 16a -
Bizitza
JaiotzaKocho (en) Itzuli, 1994ko martxoaren 10a (30 urte)
Herrialdea Irak
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhizlaria, aktibista eta militante politikoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaYazidism (en) Itzuli

nadiasinitiative.org
Facebook: NadiaMuradBasee Twitter: NadiaMuradBasee Instagram: nadia_murad Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Nadia Muraden familia “yezidí” talde etnikoaren parte ziren gutxiengoen artean zegoen, eta baserritarrak ziren. 2014ean, 19 urte zituenean, Kojo herrian (Sinjar) bizi zen ikasle bat zen Nadia, Irak iparraldean, Estatu Islamiarreko gerlariek bere herriko komunitatea setiatu zutenean, 600 pertsona erailiz (Nadiaren 6 anaiorde eta arrebaorde barne). Gainera, esklabo moduan hartu zituzten emakume gazteenak. Urte hartan, Murad izan zen Estatu Islamiarrak Iraken preso hartu zituen 6.700 emakume horietako bat.

Esklabu moduan atxikitua izan zen Mosuleko hirian, kolpekatua, zigarroz erreta, eta bortxatua ihes egiten saiatu zenean. Nadia ihes egiteko gai izan zen bere bahitzaileak etxeko atearen sarraila irekita utzi zuelako. Familia bizilagun batek hartu zuen bere etxean, zaindu eta Estatu Islamiarrak kontrolatuta zeukan areatik klandestinoki ateratzea lagundu zioten. Honek, Duhok errefuxiatuen kanpamendura iristea ahalbidetu zion, Irak iparraldean. 2015eko otsailean, bere lehen testigantza eman zuen La Libre Belgique berriemaileen aurrean Rwanga kanpamenduan zegoen bitartean, kontainer baten barnean bizitzen. 2015ean, Alemaniako gobernuko errefuxiatu programa batez baliatu zen 1000 ume eta emakumeen arteko bat izan zen, honela bere bizitoki berria bihurtuz.

Ekarpenak

2015eko abenduaren 16ean, Muradek "Nazio Elkartuen Segurtasun Kontseilua" informatu zuen gizakien tratamendu eta istiluei buruz. Hau izan zen kontseiluak gaiari buruz inoiz jasotako lehen informazioa. Bere embaxadore rolak eskatzen duen bezala, Nadiak elkartasun global eta lokalen ekimenetan parte hartzen du, pertsonen eta errefuxiatuen trafikoaz kontzientziatzeko. Errefuxiatuen komunitatetatik gertu mantendu da beti, haien testigantza eta esperientzia desberdinak entzunaz.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Mogul, Priyanka. (2016-01-08). «Yazidi woman Nadia Murad: Former Isis sex slave could win next Nobel Peace Prize» International Business Times UK (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).
  2. (Ingelesez) «ISIS sex slavery survivor on a mission to save Yazidi women and girls» Newsweek 2016-03-19 (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).
  3. carlos.gomezdelcampo. «Human trafficking survivor Nadia Murad named UNODC Goodwill Ambassador» www.unodc.org (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).
  4. «Overcome with grief, Nadia Murad, ISIS survivor, returns to hometown» Rudaw (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).
  5. (Gaztelaniaz) Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Denis Mukwege y Nadia Murad reciben el Nobel de la Paz» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.