Nada Dimić
Nada Dimić (serbieraz: Нада Димић; Divoselo, 1923ko irailaren 6a - Stara Gradiška, 1942ko martxoaren 17a) jugoslaviar komunista izan zen. Jugoslaviako Herriaren Heroia izendatu zuten Bigarren Mundu Gerran hil eta urte gutxira.
Nada Dimić | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Divoselo, 1923ko irailaren 6a |
Herrialdea | Jugoslaviako Erresuma |
Heriotza | Stara Gradiškako kontzentrazio esparrua, 1942ko martxoaren 17a (18 urte) |
Heriotza modua | berezkoa ez den heriotza: Sukar tifoidea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | serbiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | partisanoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | World War II in Yugoslavia (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Jugoslaviako Komunisten Liga |
Bizitza
Nada Dimić Divoselon jaio zen, Gospić herritik hurbil, Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuman (gaur egungo Kroazian), serbiar etniako familia batean. Oinarrizko eskolan lau urtez ikasi ondoren, Zemunera joan zen ikastera. Han beste lau urte eman zituen gimnasioan ikasten eta urtebete bat ekonomia akademian. 1938an Gazteria Komunistan sartu zen eta 1940an Jugoslaviako Komunisten Liga alderdian.
Bigarren Mundu Gerran Jugoslavia inbaditu zutenean, 1941eko ekainean Sisakeko lehenengo brigada partisanoan sartu zen, Kroaziako lehenengo brigada partisanoa izan zena. Urte berean, Ustaxaren poliziak Dimić atxilotu zuen Sisaken. Zagrebeko espetxera zeramatenean, honek pozoia irentsi zuen galdeketak ekiditeko. Hala ere, pozoiak ez zuen hil. Handik gutxira Alderdiaren Zagrebeko zelulak erreskatatu zuen eta partisanoen esku zegoen Kordun aldera eraman zuten.
Intoxikaziotik sendatu eta gero, Karlovacera joan zen eta han partisanoen ezkutuko agente gisa lan egin zuen. 1941eko abenduaren 3an italiarrek preso hartu zuten eta Ustaxaren poliziaren esku utzi zuten. Ustaxak torturatu zuen, baina Dimićek inolako informaziorik emateari uko egin zion. Azkenik, 1942ko otsailean Stara Gradiškako kontzentrazio esparrura bidali zuten. Handik hilabetera erail zuten bertan, 18 urte zituela.