Nada (eleberria)

Nada 1944. urtean Carmen Laforetek argitaraturiko eleberria da. Nadal sariaren irabazlea, «El Mundo» egunkariak XX. mendeko ehun eleberri onenen artean sailkatu zuen.[1]

Nada
Datuak
IdazleaCarmen Laforet (1944)
Argitaratze-data1945
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaNada
HizkuntzaGaztelania
Herrialdea Espainia
BildumaÁncora y delfín
ISBN9788423309894
OCLC491657196

Eleberriaren ibilbidea

Nobela hau existentzialismoaren baitan kokatu izan dute akademikoek. Egileak 23 urte zituen Nada kaleratu zuenean, eta, eleberriak arrakasta handia ekarri zion arren (hiru edizio izan zituen plazaratu zen urtean bertan), Laforeten ospea apaldu samarrik geratu zen aurrerantzean, ez baitzuen lortu lehen eleberri haren bultzada ibilbide literario bete baten abiaburu bilakatzerik.[2]

1947an Edgar Neville zuzendariak izen bereko filma grabatu zuen.

Sinopsia

Andrea, Espainiako Gerra Zibila amaitu eta berehala, Bartzelonara ikastera doan emakume gaztea da. Amonaren etxera ailegatzear, gogo guztiak zapuztuko zaizkio. Aribau kaleko etxebizitza honetatik hiriko bortizkeria eta gosea ezagutuko ditu.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.