Nacka Strand

Nacka Strand ("Nacka Hondartza") Suediako Stockholm konderrian dagoen Nacka udalerriko barruti bat da.

Suediako Cruiser Kluba
Nacka Strand
Motahiri-barruti
Geografia
Map
Koordenatuak59°18′59″N 18°09′38″E
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaNacka
"Aita Jainkoa Zeruko Arkuan" eskultura, kirol portuko sarreran.

Historia

Gaur egungo Nackako hondartza dagoen eremua jatorriz Stora Sickla landetxearena zen. 1860ko hamarkadan, Saltsjön badian lursail batzuk banatu ziren udako aisialdirako: Gustafshög, Jacobsdal, Augustendal eta Ellensvik izena eman zitzaien. 1899an, JV Svenson industria gizonak Augustendal eta Jacobsdal erosi zituen fabrika bat bertan eraikitzeko; kerosenozko motorren bujiak ekoizten hasi ziren.

Enpresak arrakasta handia izan zuen, eta 1916rako 500 langile zituen; Suediako lantoki handienetakoa zen. Behargin gehienak enpresaren etxebizitzetan bizi ziren, Augustendalen eta ondoko Vikdalen-en. Svensonek industria-paternalismo eredua jarraitu zuen, etxebizitzez gain langile kooperatibismoa bultzatuz; eta bere enplegatuen artean oso estimatua zen.

Halere, 1922ean porrot egin zuen, eta enpresa Handelsbanken banketxearen esku geratu zen. Honek 1929an Munktells auto fabrikari saldu zion. 1937an, Gunnar Philipson enpresariak hartu zuen eta negozioari bultzada eman zion, besteak beste, DKW, Dodge eta geroago Mercedesen muntaketa-lantegi gisa.

Augustendaletik Nacka Strandera

"Ongi etorri Nacka Strand-era".

1980ko hamarkadaren erdialdean Philipsonen familia-enpresa berregituratu zen, eta ondasunen kudeaketan interesa zuten akziodun berriak sartu ziren. Enpresa berri bat sortu zen (Arcona) nagusiki higiezinen negoziorako, eta autoen konpainia haren filial bihurtuz. Nackako udalak Stockholm inguruan lantoki eta etxebizitza berriak garatzeko interesa zuenez, Arconarekin lotu zuten operazioa.

Hirigintza lanak 1988an hasi ziren; auzo berriak Nacka Strand izena hartu zuen. Fabrika-eraikin zaharrenetako batzuk kontserbatu eta erakusketa-areto, hitzaldi-gune eta auto-museo bezala berrerabili ziren (hala ere, Nacka Strand Bilmuseum izenekoak ibilbide motza izan zuen, eta 1992rako itxi zen).

Barrutia gaur egun

Gaur egun, Nacka Stranden bulegoak eta etxebizitzak daude. 1980ko hamarkada amaieratik Telia Sonera teleoperadore enpresa handiaren instalakuntzak egon ziren bertan, baina 2005ean joan ziren. [1] Saltsjön ertzean, Waxholmsbolaget-en itsasontzi konpainiaren portua dago, eta Suediako Cruiser Klubaren bulegoa.

1995etik, kirol portuan Carl Milleren "Aita Jainkoa Zeruko Arkuan" eskultura dago, 23 metroko altuerakoa, Nacka Strand-en bereizgarri bihurtu dena.

Egun, jantzigintza arloko hainbat enpresa daude bertan, eta Stockholm Fashion District izenekoa bultzatu nahi da, Suediako Merkataritza Elkartearekin batera.

Hainbat eskola ere badaude, hala nola lehen hezkuntzako Nazioarteko Eskola Ingelesa eta bigarren hezkuntzako MediaGymnasiet, Nacka Enskilda Gymnasium eta Praktiska Gymnasiet Nacka ikastetxeak.

Itsas Poliziak ere Nacka Strand-en portua dauka.

Irudiak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.