Nacho Duato
Juan Ignacio Duato Barcia (Valentzia, 1957ko urtarrilaren 8a) espainiar ballet dantzari eta koreografoa da. Espainiako Dantza Konpainia Nazionalaren zuzendari gisa, aldaketa handia eragin dio dantza taldeari, askoz jarrera abangoardistagoa hartuta. 1957an Londresko Rambert Eskolan hasi zen dantza ikasten, eta Maurice Béjarten Mudra Eskolan, gero. 1979an Espainiako Ballet Nazionalean hasi zen lanean, denboraldi labur batez, eta 1981ean Nederlands dans Theatre konpainian sartu zen. Talde harentzat egin zituen bere lehen koreografiak. 1990ean Espainiara itzuli zen egungo Dantza Konpainia Nazionalaren ardura hartzeko. Koreografia nagusiak: Jardí tancat (1983, Lorategi itxia), Duende (1992, Iratxoa), Por vos muero (1996, Zuregatik naiz hiltzen).
Nacho Duato | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Ignacio Duato Bárcia |
Jaiotza | Valentzia, 1957ko urtarrilaren 8a (67 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Aita | José Duato Gómez-Novella |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | koreografoa, ballet-irakaslea eta ballet dantzaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Academia de las Artes Escénicas de España |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-4-25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nacho Duato |
Artikulu hau Valentziako Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |