Naberezhnye Txelny

Naberezhnye Txelny[1] (errusieraz: Набережные Челны; tatareraz: Яр Чаллы, Yar Çallı), 1930 arte Txelny eta 1982-1988 bitartean Brezhnev deitua[2], Errusiako erdi-mendebaldean dagoen Tatarstan errepublika autonomoko bigarren hiririk handiena da. Industria-gune handi hau Kama ibaiaren ertzean dago, Nizhnekamsk urtegitik gertu, eta Kazanetik 225 km ekialdera. 2010ean 513.193 biztanle zituen[3].

Naberezhnye Txelny
Набережные Челны
Яр Чаллы
hiri handia
Naberezhnye Txelny Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Tatarstan
AlkateaNail Mähdief (en) Itzuli
Izen ofizialaerrusieraz: Набережные Челны
tatareraz: Яр Чаллы
Jatorrizko izenaНабережные Челны
Яр Чаллы
Posta kodea423800–423899
Geografia
Koordenatuak55°43′N 52°22′E
Map
Azalera146,3 km²
Altuera130-253
Demografia
Biztanleria533.839 (2020)
−68 (2019)
Dentsitatea3.507,81 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1626
Telefono aurrizkia8552
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakLiaocheng
Hizkuntza ofizialatatarera eta errusiera
http://www.nabchelny.ru/

Tukayevsky eskualdeko zentro administratiboa da, beste eskualde batekoa bada ere.

Historia

Iturri batzuen arabera 1172an sortu zuten, Yar Chally izenarekin[4]. 1930ko abuztuaren 10ean eman zioten hiri estatusa. Leonid Brezhneven omenez, Brezhnev deitu zioten 1982tik 1988ra.

Biztanleria

2010ean 513.193 biztanle zituen[3]. %45,6 tatariarrak dira, %44,9 errusiarrak, %2,2 txuvasak, %1,7 ukrainarrak eta %1,5 baxkirrak[4].

Biztanleriaren bilakaera
19261939195919701979198920022010
3 870 9 295 19 103 37 925 301 381 500 309 509 870 513 193

Ekonomia

Kamaz eta ZMA kamioiak egiten dira bertan eta ibilgailuak egiteko munduko zentrorik handiena dauka. Kamaz munduko lantegirik handienetakoa da, bi milia karratuko azalerarekin. Naberezhnyen dagoen SPRUT enpresak 1987an SprutCAM CAx softwarea sortu zuen.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.