Nabaskoze etxea

Nabaskoze etxea Nafarroako Cintruénigo udalerrian dagoen jauregi bat da. Herrigune , Ligués kaleko 2. zenbakian. Nabaskozeko markesaren bizilekua izan zen eta Nafarroako kultura ondasuna izendatua dago.

Nabaskoze etxea
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaCintruénigo
Koordenatuak42°04′53″N 1°48′23″W
Map
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0008806

    Udalerri honetan dauden XVI-XVIII. mendeen artean eraikitako Ligués etxea eta Virto Leoz etxeareki batera jauntxon eraikinen multzoaren barnean dago. Adreiluz egina dago, kanpoaldean, lehioi bakoitzak bere balkoiak eta atariek erdi-puntuko arkuak dituzte.

    XVII. mendearen bigarren erdialdeko eraikin barrokoa da. Bi solairuko garaiera du. Bigarren solairuan dinteldun baoak dituen balkoiak dauzka, bai eta lehoi batzuk daramatn XVII. mendeko armarria ere. Adreiluzko erdi-puntuko arkudun bi at ditu, biak berdinak. Ate hauetako batek kaxazko eskailera batera darama, goialdean ganga bat du baina antzina linterna bat eraman zezakeen. Fatxadaren goiko solairua arku hirukoitzez osatutako galeria eta moldura oker eta zuzenez osatutako adreiluzko teilatu-izkina ditu.

    Barnealdean, alboko etxeekin muga egiten duen lorategi handi bat du.

    Ikus gainera

    • Nafarroako kultura ondasunak

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Nafarroa
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.