Nabarrengose
Nabarrengose[1] (zubereraz: Nabarrenkoxe; okzitanieraz: Nabarrencs; frantsesez eta ofizialki: Navarrenx) Pirinio Atlantikoak departamenduko eta Akitania eskualdeko udalerria da. Izen bereko herriburua Erdi Aroko bastida bat da. 1316an sortu zuen Nafarroako Erresumak. Erdi Aroko hiri-harresia goitik behera eraldatu zituzten 1538 eta [1549] urte bitartean Henrike II.a Nafarroakoa eta Margarita Nafarroakoa edo Angulemakoa Nafarroako errege-erreginek, arkitektura bastioiduna erabiliz. Arkitektoa Italiatik ekarritako Fabricio Siciliano zen, eta 1,66 kilometroko harresiak osatzen zuen multzoa, lau bastioiekin eta atari gotortuekin. Barrualdean ere hainbat eraikin altxatu ziren arerioen erasoei aurre egiteko (bolborategia, iturri militarra, lur azpiko galeriak, garitak...). Vaubanek harresiak egokiak zirela ondorioztatu zuen Luis XIV.aren erregealdian. Izan ere, Wellingtongo Dukearen blokeoari eutsi zion 1814 urtean.[2].
Nabarrengose | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Eskualdea | Akitania Berria | ||||||||||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||||||||||
Barruti | Oloroe-Donamariako barrutia | ||||||||||
Kantonamendu | Nabarrengoseko kantonamendua | ||||||||||
Izen ofiziala | Navarrenx Navarrencs Nabarrengose | ||||||||||
Posta kodea | 64190 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 43°19′18″N 0°45′34″W | ||||||||||
Azalera | 6.21 km² | ||||||||||
Mugakideak | Gazteluberri Bearno, Jasses, Meritiñe, Ogenne-Camptort, Xütxe, Susmiou eta Vielleségure | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.050 (2021eko urtarrilaren 1a) −3 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 169,08 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Rheinstetten eta Sádaba | ||||||||||
ville-navarrenx.fr |
Geografia
Etxeak eta auzoak
- Beheruntz
Demografia
|
Alkateak
Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
---|---|---|
Joseph Sarrat | 1995-2001 | |
Jean Baucou | 2001-2020 | DVD |
Nadine Barthe | 2020- | DVG |
Erreferentziak
- Euskaltzaindiaren 149. araua
- Arrieta Valverde, Antton.- Euskal Herriko Forteak. Berpizkundetik karlismora.- Tafalla:Txalaparta, 2015. 13 orr. ISBN 978-84-15313-96-0
- Annuaire des villes jumelées