Estatistikako Lurralde Unitateen Nomenklatura
Estatistikako Lurralde Unitateen Nomenklatura (NUTS[1]) Europar Batasuneko lurraldea hiru mailatan sailkatu eta lurralde-unitateak banan-banan zehazten dituen nomenklatura da.[2] Lurralde-unitatea eskualde geografiko bat da, ezarritako administrazio-agintaritza duena eta kasuan kasuko estatuan erakunde- eta lege-eskumena duena. Administrazio-unitate bat osatzen duten NUTS mailak hurrengo taulak ezartzen dituen biztanle-mugen araberakoak dira, baina ez dira zorrotz aplikatzen. Esate baterako, 2009an 27.734 biztanle zituen Åland zein 11.797.021 biztanle zituen Île-de-France NUTS 2 eskualde gisa sailkatuta zeuden.
Maila | Gutxieneko biztanleria | Gehieneko biztanleria |
---|---|---|
NUTS 1 | 3 000 000 | 7 000 000 |
NUTS 2 | 800 000 | 3 000 000 |
NUTS 3 | 150 000 | 800 000 |
NUTS kodeak ISO 3166-1 kodearen bi letrekin hasten dira.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Laburtzapenak Hiztegia] [2009]
- Euskalterm: [Europako Tratatuak Hiztegia] [2014]
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.