NHL All-Star Team

NHL All-Star Team (euskaraz NHLko Izar Guztien Taldea) NHL ligako 1930-1931 denboralditik aurrera urtero joko kokaleku bakoitzeko denboraldiko izotz-hockey jokalari onenez osatutako bi talde dira. Bata lehen taldea deitua eta bestea bigarren taldea.

Denboraldi amaieraro Professional Hockey Writers' Association erakundeko kideek bozketa bidez aukeratu eta osatu ohi dituzte.

Talde honetan aldi gehienetan aukeratua edo agertu izan den jokalaria Gordie Howe da, denera 21 all-star taldeetan (12 lehen taldea, 9 bigarren taldea), guztiak ere Detroit Red Wings taldearekin ari zela, bigarrena Ray Bourque, 19 all-star taldeetan (13 lehen taldea, 6 bigarren taldea), denak Boston Bruins eta Colorado Avalanche taldeetan jokatuz. Gaur egun arte Alexander Ovechkin denboraldi bakarrean eta birritan, lehen eta bigarren taldean, aukeratua izan den jokalari bakarra izan da, bozketa akats baten ondorioz.


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.