NGC 7000
NGC 7000 Cygnus konstelazioan, konstelazio honetako Deneb izeneko izarretik gertu dagoen igortze nebulosa bat da. Ipar Amerika Nebulosa izena ere jasotzen du. Erdiko eremu iluna Mexikoko Golkoa deitzen da, duela urte askotako plaka astronomiko batzuetan Lurreko toki horren antza baitzuen.
NGC 7000 | |
---|---|
Behaketa | |
Distantzia Lurretik | 1.950 ly eta 580 pc |
Itxurazko magnitudea (V) | 4 |
Aurkitzailea | William Herschel |
Aurkikuntza-data | 1786ko urriaren 24a |
Konstelazioa | Cygnus |
Igoera zuzena | 314,6958 ° |
Deklinazioa | 44,33 ° |
Izendapenak | |
ikusi
|
NGC 7000 ilbetearen hainako eremu bat hartzen duen nebulosa handi bat da, baina bere azaleko distira baxuak ohi begi hutsez ikustea ezinezko egiten du. NGC 7000 eta gertu duen Pelikano Nebulosa edo IC 5070 hidrogeno ionizatuzko izarrarteko laino beraren zati dira, H II eremuarena alegia. Erdiko eremu iluna nebulosaren aurrean dagoen izarrarteko materialezko eremu oso dentso bat da, eta nebulosatik argia xurgatzen duena, honi bere forma bereizgarria emanez.
Ez da zehatz ezagutzen Lurretik ze distantziara dagoen NGC 7000 nebulosa, ezta argi igortzea eragiten duen hidrogenoaren ionizazioa eragiten duen izarra zein den ere. Iturriren batzuk dioten bezala, Deneb baldin bada nebulosa argiztatzen duen izarra, NGC 7000tik Lurrera dagoen distantzia 1.800 argi urtekoa izango litzateke.
Kanpo estekak
Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |