NGC 3115
NGC 3115, Ardatz galaxia (ingelesez Spindle galaxy) galaxia bat da, Sextans konstelazioan[1]. William Herschelek aurkitu zuen 1787ko otsailaren 22an[2].
NGC 3115 | |
---|---|
Behaketa | |
Distantzia Lurretik | 10,28 Mpc |
Itxurazko magnitudea (V) | 8,6, 9,37, 11, 6,789, 6,119 eta 5,883 |
Aurkitzailea | William Herschel |
Aurkikuntza-data | 1787ko otsailaren 22a |
Gorriranzko lerrakuntza | 0,00221 |
Galaxia-mota | S0 |
Konstelazioa | Sextans (konstelazioa) |
Abiadura erradiala | 649 km/s |
Igoera zuzena | 151,3082417 ° |
Deklinazioa | −7,7185806 ° |
Izendapenak | |
ikusi
|
Zulo beltz supermasibo[3] bat aurkitu den laugarren galaxia da. Galaxiarekin konparatuz zuloak duen tamaina ikaragarria dela eta lehenetarikoa izan zen aurkikuntza. Zulo beltzak gertuko izarrengan duen eragina ikusteko bezain hurbil dago. Inguruko izarren errotazio azkar eta ausazko abiadura handiek NGC 3115-ren zulo beltzaren masa, eguzkiaren masa baino mila milioi aldiz handiagoa dela iragartzea ahalbidetzen du.
NGC 3115 Esne bidea baino pare bat aldiz handiagoa da. Izarrik gehienak zaharrak dira eta oso gas gutxi dago izar berriak sor daitezen. Horrek esan nahi du gainera, zulo beltza elikatzeko materia gutxi dagoela eta ondorioz, berau inguratzen duen gas distiratsuko disko bat dauka. Hala ere, uste da galaxiaren sorreran zulo beltzak gas kantitate handiak irentsi zituela Quasar bat sortuaz.
Erreferentziak
- «NGC 3115» spider.seds.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-28).
- «New General Catalog (NGC) 3115» cseligman.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
- «ASTRONOMERS DISCOVER SUPERMASSIVE BLACK HOLE IN THE GALAXY NGC 3115» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
Kanpo estekak
- NGC 3115 ikusi WikiSky webgunean: DSS2, SDSS, GALEX, IRAS, Hydrogen α, X-Ray, Astrophoto, Sky Map, Artikuluak eta irudiak
- Behaketa datuak