IC 2118
IC 2118, NGC 1909 edo Sorgin Buru nebulosa bezala ere ezaguna, argitasun ahuleko islada nebulosa bat da. Supernoba hondar zahar bat edo gertu dagoen Rigel izar supererraldoi urdinak argiztaturiko gas laino bat dela uste da. Eridanus konstelazioan dago, Oriondik gertu, Lurretik 1.000 argi-urteko distantziara. Argi urdina gorria baino gehiago isladatzen duten partikulen izaeragatik du nebulosa honek bere kolore urdina. Irrati uhinen bidez eginiko behaketek, nagusiki, IC 2118ren zati batzuetan karbono monoxidozko igorpenak erakusten dituzte, nebulosan izar eraketaren eta molekula lainoen presentziaren adierazle dena. Izan ere, sekuentzia nagusiko aurreizar izateko hautagaiak eta T Tauri izarren ohiko adibide batzuk nebulosa honen sakonenean aurkitu dira.
Datuak | |
---|---|
Igoera zuzena | {{{igoera zuzena}}} |
Deklinazioa | {{{deklinazioa}}} |
Distantzia | 1000 argi-urte |
Itxurazko magnitudea | 3.0 |
Itxurazko tamaina | {{{tamaina}}} |
Konstelazioa | Eridanus |
Izen teknikoa NGC |
NGC 1909 |
Izen teknikoa M |
M |